Edukira joan

Uta Abe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uta Abe

(2024)
Bizitza
JaiotzaKobe2000ko uztailaren 14a (25 urte)
Herrialdea Japonia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaNippon Sport Science University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakjudoka
Altuera1,58 metro

Facebook: UtaAbeOfficial Twitter: aaa001utan Instagram: abe_uta Edit the value on Wikidata

Uta Abe (japonieraz: 阿部 詩?, Hepburn: Abe Uta) judoka japoniarra da. [1]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hifumi Abe munduko judo txapeldunaren arreba da Uta Abe.

Nazioarteko Judo Federazioko Grand Prixa irabazi zuen judoka gazteena izan zen, Düsseldorfen, Alemanian. 2018an Munduko txapelduna izan zen 52 kilogramotik beherako kategorian. 2019an ere Munduko txapelduna izan zen berriz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen ≤52 kg kategorian, Amandine Buchard frantziarra (zilarrezkoa) eta Odette Giuffrida italiarra eta Chelsie Giles britainiarra garaituz (elkarbanatutako brontzezkoa).
Japoniako taldearekin, berriz, zilarrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian, Frantziako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Alemania eta Israelgo taldeen (elkarbanatutako brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Japoniako taldea: Uta Abe, Shohei Ono, Chizuru Arai, Shoichiro Mukai, Akira Sone, Aaron Wolf, Tsukasa Yoshida , Miku Tashiro, Shori Hamada, Hifumi Abe, Hisayoshi Harasawa eta Takanori Nagase-k.[2]

2022ko eta 2023ko Munduko txapelketak irabazi zituen.

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen taldekako proban.

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Japonia Tokio 1. postua, urrezko domina ≤52 kg,
emakumezkoa[3]
2020 Japonia Tokio 2. lekua, zilarrezko domina Mistoa taldeka,
[4]
2024 Frantzia Paris 2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Azerbaijan Baku 1. postua, urrezko domina ≤52 kg
2019 Japonia Tokio 1. postua, urrezko domina ≤52 kg
2022 Uzbekistan Taxkent 1. postua, urrezko domina ≤52 kg
2023 Qatar Doha 1. postua, urrezko domina ≤52 kg
2025 Hungaria Budapest 1. postua, urrezko domina ≤52 kg

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «JudoInside - Uta Abe Judoka» www.judoinside.com (kontsulta data: 2025-10-10).
  2. «Olympedia – Uta Abe» www.olympedia.org (kontsulta data: 2021-07-26).
  3. "Judoa, ≤52 kg, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  4. «Judoa, mistoa taldeka, emaitzak 2020» olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]