Utrechteko Ituna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Treaty of Utrecht.jpg

Utrechteko Ituna Espainiako Ondorengotza edo Erregetzarako Gerrari amaiera eman zion hitzarmen-saila izan zen. Itunaren ondorioz Espainiak Europan zituen lurraldeak galdu zituen: Menorca, Gibraltar, Sizilia, Napoli eta Sardinia, besteak beste. Filipe V.a Espainiako eta Ameriketako kolonietako errege izatea onartu zen Utrechteko Itunean, baina Frantziako koroan zuen eskubideari uko egin behar izan zion. Britainia Handia izan zen ondoen irten zena, jaso zituen lurraldeez gainera, ordura arte Espainiak zuen esklaboen salerosketaren monopolioa eta itsasoko merkataritzaren nagusitasuna lortu baitzuen. Frantziak lurraldeei dagokienez galera handirik izan ez bazuen ere, Europako herrialde nagusia izateko aukera galdu zuen. Rastatteko Bakearekin (1714) amaitu zen Utretchteko Ituna. Bake-hitzarmen horren ondorioz Frantziak Ingalaterrari utzi zizkion Akadia, Ternua eta Hudsoneko badiako lurralde eta itsasaldeak, eta hala leku haietako arrantza-guneak galdu zituzten euskal arrantzaleek.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Utrechteko Ituna Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]