Edukira joan

Uxoa Iñurrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uxoa Iñurrieta

Bizitza
JaiotzaDonostia1990eko otsailaren 8a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaGorka Labaka
Itziar Aduriz Agirre
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, itzultzailea eta hizkuntzalari konputazionala
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
GOI ikastegia
Udako Euskal Unibertsitatea
HiTZ zentroa
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: uxoa-inurrieta-urmeneta
Uxoa Iñurrieta Urmeneta UEUren 52. Udako Ikastaroetan. 2024-06-27

Uxoa Iñurrieta Urmeneta (Donostia, Gipuzkoa, 1990ko otsailaren 8a) gipuzkoar itzultzaile eta hizkuntzalari konputazionala da. Irakasle eta ikertzaile dihardu UEUren GOI ikastegian[1], eta euskarazko komunikazioa, hizkuntza-teknologiak eta hizkuntzen irakaskuntza dira bere espezializazio arloak. Doktoretza-tesia HiTZ zentroko Ixa ikerketa-taldean egin zuen, eta akademiatik kanpo Haur eta Gazte Literatura itzultzen du.[2] EIZIEko zuzendaritza-taldeko kide izan zen 2017tik 2021era, eta UEUko Hizkuntzalaritza sailburua da 2020tik, Ainara Estarronarekin batera.

Euskara teknikoko irakasle aritu zen zenbait urtez UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, eta 2020tik UEUn egiten du lan, GOI ikastegian zehazki. Graduondoko mailan aritzen da irakasle batik bat, eta Euskara eta Digitalitatea graduondokoa zuzentzen du.

UPV/EHUn Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatu ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra ikasi zuen Donostiako Informatika Fakultatean.[3] Master horrekin ekin zion bere ikertzaile ibilbideari, eta 2019an aurkeztu zuen doktoretza-tesia, Hizkuntzalaritza konputazionalean, izenburu honekin: "Aditza+izena Unitate Fraseologikoak gaztelaniatik euskarara: azterketa eta tratamendu konputazionala".[4] Tesian, gaztelaniatik euskararako itzulpen automatikoa hobetzeko baliabideak landu zituen, arreta fraseologian jarrita. Garai hartan, Matxin 2.0 zen euskaraz ondoen funtzionatzen zuen itzultzaile automatikoa, eta ez zen gai esapide idiomatiko gehienak ondo itzultzeko ("No me rayes" idatzita, "Ez nazazu marra" itzultzen zuen, esaterako). Besteak beste, halakoak hobeto itzultzeko lan egin zuen Iñurrietak,[5][6] eta izena+aditza motako ehunka konbinazio jasotzen dituen Konbitzul datu-basea sortu zuen.[7] Konbinazio berezi horiek masiboki eta automatikoki jasotzeko metodo bat ere sortu zuen, corpus elebakar eta elebidun bat erabiliz.[8][9][10]

Konbitzul datu-basea. Nola detektatu eta itzuli "Fijar la atención"?[7]

Bai tesia egiten ari zela eta bai gerora, bere lanaren berri eman du bai tokiko eta bai nazioarteko hainbat kongresu, aldizkari eta liburutan. Besteak beste, tesia bukatutakoan, tesigilearen aldartearen gorabeherei buruzko artikulu bat idatzi zuen Senez aldizkarian, tesiaren mamia ere modu dibulgatiboan azalduta.[11][12]

2016an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketako Txiolari Ulergarrienaren saria irabazi zuen,[13] bere tesiko lana sei txiotan azalduta.[14]

30 baino gehiago dira euskarara itzuli dituen haur eta gazte literaturako liburuak. Ibaizabal eta A fin de cuentos argitaletxeekin argitaratu ditu gehienak, besteak beste hauek:

  • Viriditas: landareen mundu zoragarria ikusarazi ziguten emakumeak, Erice, Aina S. (2022). Gaztelaniatik. Jatorrizkoaren izenburua: Viriditas, mujeres que nos descubrieron el maravilloso mundo de las plantas.
  • Ozeko aztia. s.n. (2017). Frantsesetik. jatorrizkoaren titulua: Le magicien d'Oz.[15]
  • Nils Holgerssonen bidaia miresgarria, Lagerlöf, Selma (2016). Frantsesetik. Jatorrizkoaren titulua: Le merveilleux voyage de Nils Holgersson. [16]
  • Madama Butterfly. Lacombe, Benjamin (2014). Frantsesetik. Jatorrizkoaren titulua: Madame Butterfly.[17]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa zientzialariak Txiotesia lehiaketa irabazleak 2016an
« 1 Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala #txiotesia3

2 Izen+aditz konbinazio batzuk Unitate Fraseologikoak (UF) dira: konbinazio osoari begiratu behar zaio esanahia ondo ulertzeko

3 Normalean ez dira hitzez hitz itzultzen, baina asko ez daude hiztegietan, eta denek ez dituzte gramatika-arauak jarraitzen

4 Matxin itzultzaile automatikoari, oinarrian gramatika-arauak eta hiztegiak dituenez, UFak oso nahasgarri gertatzen zaizkio

5 Bi erronka nagusi: gaztelaniazko UFak identifikatzea eta euskarara zuzen itzultzea. Konbitzul datu-basea lagungarria da bietan

6 Konbitzulen jasotako UFei, ordainei eta informazio linguistikoari esker, Matxinek gero eta hobeto itzuliko ditu UFak

»

Uxoa Iñurrieta. (#txiotesia3, 2016-11-25)[21]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (kontsulta data: 2020-11-18).
  2. «Uxoa Iñurrieta | HiTZ Zentroa» hitz.ehu.eus (kontsulta data: 2021-09-21).
  3. «Uxoa Iñurrieta: “Diziplina arteko nahasketa hori oso gustukoa dut”» Zientzia Kaiera 2015-07-03 (kontsulta data: 2021-09-21).
  4. Iñurrieta Urmeneta, Uxoa. (2019). Aditza+izena Unitate Fraseologikoak gaztelaniatik euskarara:azterketa eta tratamendu konputazionala. Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzaren Aterketa eta Prozesamedua doktoretza-programa.
  5. EITB (Faktoria). (2016-12-02). «Uxoa Iñurrieta, euskarazko itzulpen automatikoak hobetzeko lanean» www.eitb.eus (EITB) (kontsulta data: 2020-11-13).
  6. Iñurrieta Urmeneta, Uxoa. (). Aditza+izena unitate fraseologikoak gaztelaniatik euskarara: azterketa eta tratamendu konputazionala. (kontsulta data: 2020-11-14).
  7. a b «Konbitzul» ixa2.si.ehu.eus (kontsulta data: 2021-09-21).
  8. «Uxoa Iñurrieta: “Oso zaila izango da esaldi konplexuenak ere zuzen-zuzen itzuliko dituen tresnarik lortzea” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2020-11-13).
  9. (Ingelesez) Inurrieta, Uxoa; Aduriz, Itziar; Ilarraza, Arantza Díaz de; Labaka, Gorka; Sarasola, Kepa. (2020-08-27). «Learning about phraseology from corpora: A linguistically motivated approach for Multiword Expression identification» PLOS ONE 15 (8): e0237767.  doi:10.1371/journal.pone.0237767. ISSN 1932-6203. PMID 32853283. PMC PMC7451662. (kontsulta data: 2020-11-13).
  10. «Uxoa Iñurrieta itzultzaileak tesia aurkeztu du» EIZIE (kontsulta data: 2020-11-18).
  11. Iñurrieta, Uxoa. (2020). «Fraseologia konputazionalaren inguruan bueltaka: tesigile baten atzera-begirakoa» SENEZ- EIZIE (kontsulta data: 2020-11-18).
  12. «Atariko proba: Uxoa Iñurrieta, hizkuntzalari konputazionala» EITB Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2021-09-21).
  13. Berria. «Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa irabazle 'txiotesien' hirugarren lehiaketan» Berria (kontsulta data: 2020-02-17).
  14. Aldalur, Malen. (2016-12-09). «Beste hizkuntzek dituzten erraztasunak behar ditu euskarak. Uxoa Iñurrieta, Ixa Taldeko ikertzailea.» Irutxuloko hitza: 6-7..
  15. Mercero, Imanol. «Belarrien gozamenerako» Berria (kontsulta data: 2020-11-18).
  16. Mercero, Imanol. «Suediako irakaspena» Berria (kontsulta data: 2020-11-18).
  17. Mercero, Imanol. «Opera» Berria (kontsulta data: 2020-11-18).
  18. Iñurrieta, Uxoa; Landabidea, Xabier. (2021). Udako Euskal Unibertsitateko ikasturte hasierako ekitaldia (2021-2022). Uxoa Iñurrietak eta Xabier Landabideak emango dute hitzaldi nagusia: "Humanitate Digitalak: diziplinak elkarrizketan". Udako Euskal Unibertsitatea, 2008 segundotik aurrera or. (kontsulta data: 2022-05-30).
  19. Iñurrieta, Uxoa. (2016). «Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU Unibertsitatea.net) (kontsulta data: 2020-11-13).
  20. «Txiotesia lehiaketa - Irabazleak» www.unibertsitatea.net (UEU - Unibertsitatea.Net) (kontsulta data: 2020-11-13).
  21. Uxoa-rentzat #txiotesia3 sari bat – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2020-11-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]