Uztailaren 1
Uztailaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita bigarren eguna da, 183.a bisurteetan. 183 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2006 - Europar Batasunak antxoa arrantzatzeko debekua ezarri zuen urte amaierara arte.
- 2008 - Oiartzualdeko eta Barakaldoko hamar gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak Donostiako epaitegian, gazteek bertan deklaratu nahi zutenean. Ondoren, horietatik 9 kartzelatu zituen Marlaska epaileak, Segiko kideak izatearen akusaziopean.
- 2015 -
- Hego Euskal Herrian Mozal Legea indarrean sartu zen.
- Euskaltel telefonia-enpresa burtsaratu zen Bilbon.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1690 - Irlandan jakobita eta orangisten arteko Boyneko gudua jazo zen.
- 1863 - Ameriketako Estatu Batuetan Gettysburgeko gudua jazo zen.
- 1916 - Ameriketako Estatu Batuetan lege lehorra indarrean jartzen da.
- 1921 - Txinako Alderdi Komunistaren sorrera.
- 1960 -
- 1962 - Burundi Belgikatik independizatu zen.
- 1962 - Ruanda Belgikatik independizatu zen.
- 1979 - GRAPOk Emeterio de la Fuente Aller goardia zibila hil zuen Leonen (Espainia).
- 1991 - Varsoviako Ituna bertan behera utzi zuten ofizialki.
- 1997 - Britainia Handiak Hong Kongen subiranotasuna Txinako Herri Errepublikari eskualdatu zion.
- 2000 - Zortzi pertsona hil ziren Danimarkako Roskilde hirian egiten ari zen Pearl Jam taldearen kontzertu batean.
- 2006 - Puntukako gidabaimena indarrean jarri zen espainiar Estatuan.
- 2010 - 30 pertsona baino gehiago hil ziren Pakistango Lahore hirian ustez Al Kaidak egindako atentatuan.
- 2013 - Kroazia Europar Batasuneko 28. kide bilakatu zen.
- 2015 - Espainiar Estatuan Mozal Legea indarrean sartu zen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1933 - Arabella, Richard Straussen musika eta Hugo von Hofmannsthalen libretoa duen opera estreinatu zen Dresdengo Sächsisches Staatstheaterrean.
- 1941 - CBS estatubatuar telebista katea lehenbiziko aldiz aireratu zen.
- 1959 - Anatomy of a Murder ("Hilketa Baten Anatomia") filma estreinatu zen, Otto Premingerek zuzendu eta James Stewart, Lee Remick, Ben Gazzara, Arthur O'Connell eta George C. Scott aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1987 - Innerspace ("Barne-espazioa" edota "Txip Miragarria") filma estreinatu zen, Joe Dantek zuzendu eta Dennis Quaid, Martin Short, Meg Ryan eta Kevin McCarthy aktoreek antzeztu zuten.
- 1991 - Terminator 2: Judgment Day ("Terminator 2: Epaiaketa Eguna") filma estreinatu zen, James Cameronek zuzendu, eta Arnold Schwarzenegger, Linda Hamilton eta Edward Furlong aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 - Boomerang filma estreinatu zen, Reginald Hudlinek zuzendu eta Eddie Murphy, Robin Givens, Halle Berry, David Alan Grier, Grace Jones eta Martin Lawrence aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1903 - Frantziako Tourreko lehenengo edizioari hasiera eman zioten.
- 2012 - UEFA Euro 2012an Espainiak Italiari finalean 4-0 irabazi eta txapelduna bilakatu zen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1773 - Jose Bizente Etxagarai, donostiar idazlea (h. 1855).
- 1789 - Francisco Xavier Mina, (Mina gaztea), Espainiako Independentzia Gerran parte hartu zuen gerrillaria (h. 1817).
- 1847 - Nieves Cano, arabar filantropoa (h. 1899).
- 1873 - Pedro Fabo, nafar agustindar errekoletoa, misiolaria eta idazlea (h. 1933).
- 1894 - Casto Intza, nafar musikologoa (h. 1992).
- 1901 - Bingen Ametzaga, euskal idazle eta bizkaitar politikaria (h. 1969).
- 1908 - Luis Regueiro, euskal herritar futbolaria (h. 1995).
- 1912 - Antonio Soraluze, Korta, gipuzkoar aizkolaria eta idi-probalaria (h. 1982).
- 1926 -
- François-Régis Bastide, lapurtar eleberrigile, diplomazialari eta irrati-esataria (h. 1996).
- Carmelo García Barrena, euskal herritar margolari inpresionista (h. 2000).
- 1932 - Iñaki Mallona, bizkaitar pasiotar apaiza, Areciboko gotzaina (h. 2021).
- 1933 - Félix Ayo, bizkaitar biolin-jolea, mundu mailan ezaguna (h. 2023).
- 1934 -
- Jesús García Ariño, Garcia Ariño I.a , esku huskako bizkaitar pilotaria (h. 2019).
- Ángel García Ariño, Garcia Ariño II.a, esku huskako bizkaitar pilotaria (h. 2000).
- 1943 - Ramón Trecet, gipuzkoar kazetari, irrati esatari eta telebistako aukezlea.
- 1947 - Arantxa Urretabizkaia, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- 1948 - Josu Zabaleta, gipuzkoar itzultzaile eta idazlea.
- 1950 - Mariam Bilbatua, unibertsitateko irakasle ohia. Hezkuntza zientzietan doktorea
- 1951 - Jose Nazabal, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1953 -
- Jon Ander Ganboa, bizkaitar legelaria, Euskadiko Futbol Federakundeko idazkari nagusi ohia.
- Jesús María Sanz Iparraguirre, santurtziar bilbainada-abeslaria, Athletic-en ehungarren urteurreneko ereserkiaren (Athletic Txapeldun) sortzailea.
- 1956 - Salvador Martín, gipuzkoar kirol kazetaria.
- 1960 -
- Josu Amezaga, EHUko irakaslea eta kazetaria, Caracasen.
- Carmen Pérez Rodrigo, bizkaitar mediku, kazetaria eta EHUko irakaslea.
- 1973 - Iñaki Petxarroman, gipuzkoar kazetari, idazle eta bertsolaria.
- 1974 - Amaia Intza, gipuzkoar politikaria.
- 1976 - Garbiñe Larrea, gipuzkoar naturopata.
- 1979 - Xavier de Le Rue, lapurtar snowboard kirolaria.
- 1982 - Gaizka Lasa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1984 - Iñaki Esnaola Aranzadi, gipuzkoar kazetari eta aktorea.
- 1987 - Alexander Albistegi, gipuzkoar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 965 - Alhazen, arabiar fisikaria (h. 1040).
- 1481 - Kristian II.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako eta Suediako erregea (h. 1559).
- 1506 - Luis II.a Hungariakoa, Hungariako eta Bohemiako erregea (h. 1526).
- 1534 - Frederiko II.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1588).
- 1646 - Gottfried Wilhelm Leibniz, alemaniar matematikari eta filosofo arrazionalista (h. 1716).
- 1771 - Ferdinando Paër, italiar musikagilea (h. 1839).
- 1788 - Jean-Victor Poncelet, frantziar jenerala eta matematikaria (h. 1867).
- 1804 - George Sand, frantziarra, feminismoaren aitzindaria (h. 1876).
- 1818 - Ignaz Semmelweis, hungariar sendagilea (h. 1865).
- 1844 - Verney Lovett Cameron, ingeles bidaiaria (h. 1894).
- 1872 - Louis Blériot, frantziar ingeniari, hegazkin egile eta gidaria (h. 1936).
- 1873 - Alice Guy-Blaché, lehenengo fikziozko filmaren zuzendaria (h. 1968).
- 1879 -
- Léon Jouhaux, frantziar sindikalista, 1951ko Bakearen Nobel Saria (h. 1954).
- Aeneas Mackintosh, britainiar esploratzaile eta nabigatzailea (h. 1916).
- 1892 - James Cain, estatubatuar idazlea eta kazetaria (h. 1977).
- 1895 - Herminia Arrate, txiletar artista eta margolaria (h. 1941).
- 1897 - Tom Barry, Irlandako Independentzia Gerran zehar IRA zaharreko gerrilla buru garrantzitsuenetakoa (h. 1980).
- 1899 -
- Thomas Dorsey, estatubatuar kantaria, Gospel-kantari gisa ezaguna (h. 1993).
- Charles Laughton, ingeles aktore, gidoigile, ekoizle eta zinema zuzendaria (h. 1962).
- Konstantinos Tsatsos, Greziako presidentea (h. 1987).
- 1901 - Mary Calderone, estatubatuar sendagilea (h. 1998).
- 1902 -
- Josep Lluis Sert, kataluniar arkitekto eta hirigilea (h. 1983).
- William Wyler, suitzar-estatubatuar film zuzendaria (h. 1981).
- 1903 - Amy Johnson, britainiar abiazioaren pilotu aitzindaria, Britainia Handitik Australiara bakarrik hegan egin zuen lehen emakumezkoa (h. 1941).
- 1906 - Jean Dieudonné, frantziar matematikaria, Bourbaki taldearen sortzaileetariko bat (h. 1992).
- 1909 - Juan Carlos Onetti, uruguaiar idazlea (h. 1994).
- 1913 - Joana Raspall i Juanola, kataluniar idazle, lexikologo eta liburuzaina (h. 2013).
- 1916 - Olivia de Havilland, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- 1917 - Ángel Picazo, espainiar antzezlea (h. 1998).
- 1921 - Seretse Khama, lehendabiziko Botswanako presidentea (h. 1980).
- 1924 - Antoni Ramallets, kataluniar futbolaria, 1950eko hamarraldiko atezain onenetako bat (h. 2013).
- 1925 -
- Farley Granger, estatubatuar aktorea (h. 2011).
- Italo de Zan, italiar txirrindularia (h. 2020).
- 1926 -
- Robert Fogel, estatubatuar historialari eta zientzialaria, 1993ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2013).
- Hans Werner Henze, alemaniar musikagilea (h. 2012).
- 1929 - Gerald Edelman, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2014).
- 1930 - Gonzalo Sánchez de Lozada, Boliviako presidentea.
- 1931 -
- Leslie Caron, frantziar aktore, dantzari eta idazlea.
- Seyni Kountché, Nigerko presidentea (h. 1987).
- 1934 -
- Claude Berri, frantziar aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (h. 2009).
- Sydney Pollack, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta aktorea (h. 2008).
- 1935 -
- Josefina Castellví, kataluniar itsas biologo eta ozeanografoa.
- David Prowse, ingeles kulturista, pisu jasotzailea eta aktorea, jatorrizko Star Wars trilogian Darth Vaderren antzezlea (h. 2020).
- 1939 -
- Karen Black, estatubatuar aktore, gidoilari eta abeslaria (h. 2013).
- José Antonio Marina, espainiar filosofoa, saiakeragilea eta pedagogoa.
- 1941 -
- Alfred G. Gilman, estatubatuar sendagile eta biokimikaria, 1994ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2015).
- Myron Scholes, kanadar ekonomista, 1997ko Ekonomiako Nobel saria.
- Twyla Tharp, estatubatuar dantzaria eta koreografoa.
- 1942 - Geneviève Bujold, kanadar aktorea.
- 1945 - Deborah Harry, estatubatuar abeslari eta artista, Blondie taldearen bokalista.
- 1946 - Mireya Moscoso, Panamako presidente ohia.
- 1949 - Denis Johnson, estatubatuar idazlea (h. 2017).
- 1951 - Teresa Lanceta, kataluniar artista.
- 1952 - Dan Aykroyd, kanadar aktore, umorista, abeslari eta gidoilaria.
- 1953 - Jadranka Kosor, Kroaziako lehen ministroa.
- 1954 - Abu Mahdi al-Muhandis, irakiar militarra (h. 2020).
- 1955 - Li Keqiang, Txinako Herri Errepublikako lehen ministroa (h. 2023).
- 1959 -
- Dolores Corbella, espainiar filologoa, lexikografia diferentzialean eta hizkuntzaren historian aditua.
- Naoji Ito, japoniar futbolari ohia.
- 1960 - Inés Fonseca, santandertar abeslari, konpositore eta poeta.
- 1961 -
- Diana Galeskoa, Lady Di, Galesko printzesa (h. 1997).
- Malcolm Elliott, ingeles txirrindulari ohia.
- Carl Lewis, estatubatuar atleta ohia, distantzia laburrean eta luzerako jauzian inoizko hoberenetakoa.
- 1962 - Pascal Rambert, frantziar antzerkigile, eszena-zuzendari, antzerki-zuzendari eta koreografoa.
- 1964 -
- Peter Cattaneo, ingeles zinema zuzendaria.
- Cristina Cifuentes, espainiar politikaria, Madrilgo Erkidegoko presidentea.
- 1967 -
- Pamela Anderson, kanadar aktore, ekoizle eta modeloa.
- Marisa Monte, Brasilgo emakumezko abeslari ezagunenetakoa.
- 1968 -
- Beatriz Corredor, espainiar legelaria, jabetzaren erregistratzailea eta politikaria.
- Jordi Mollà, kataluniar aktorea.
- 1969 - Jean-Pierre Dubois, belgikar txirrindulari ohia.
- 1971 -
- Missy Elliott, estatubatuar rapero, abeslari, produktore eta konpositorea.
- Julianne Nicholson, estatubatuar aktorea.
- 1976 -
- Patrick Kluivert, herbehereetar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Ruud van Nistelrooy, herbeheretar futbolaria.
- 1977 -
- Veronica Sanchez, espainiar aktorea.
- Liv Tyler, estatubatuar aktorea.
- Luz Valdivieso, txiletar aktorea.
- 1982 -
- Hilarie Burton, estatubatuar aktorea.
- Romola Garai, ingeles aktorea.
- 1983 - María Inés Guerra, mexikar abeslaria eta aurkezlea.
- 1985 - Léa Seydoux, frantziar aktorea.
- 1986 -
- Shifa Gardi, kazetari eta telebista-aurkezle kurdua (h. 2017).
- Sonoya Mizuno, japoniar aktore, modelo eta baleteko dantzaria.
- Agnez Mo, indonesiar abeslari, kantagile eta aktorea.
- 1988 - Kendra Cocksedge, zeelandaberritar cricket eta errugbi jokalaria.
- 1994 - Valentina Fluchaire, mexikar emakumezko edertasun modelo transgeneroa, 2020ko Miss International Queen.
- 1996 - Claudia Riera, kataluniar aktorea.
- 2001 - Pehmoaino, finlandiar abeslari eta aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1796 - Jean-Antoine Beltzuntze, baxenafar militarra, Saint-Dominguen (j. 1766).
- 1959 - Tomás Pero-Sanz, bizkaitar politikaria eta Bilboko alkatea (j. 1893).
- 1977 - Aurelia Elkoro-Iturbe, Aureli, gipuzkoar erraketista (j. 1912).
- 1982 - Antonio Soraluze, Korta, gipuzkoar aizkolaria eta idi-probalaria (j. 1912).
- 1995 - Ibon Zabala, euskal idazlea (j. 1974).
- 2001 - Jesus Maria Alkain, euskal herritar ekonomialari eta politikaria, Donostiako alkatea (j. 1922).
- 2002 - Antonio Mentxaka, bizkaitar militar eta idazlea (j. 1921).
- 2007 - Idoia Sagarzazu, irundar aktorea (j. 1961).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 251 - Godoen kontrako borrokan, Dezio eta Herenio Etrusko erromatar enperadoreak hil ziren.
- 1109 - Alfontso VI.a Gaztelakoa, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea.
- 1242 - Txagatai, erdialdeko Asiaren parte handi bat gobernatu zuen agintari mongola (j. 1183).
- 1277 - Baibars I.a, Egiptoko laugarren sultan mamelukoa (j. 1223).
- 1321 - Maria Molinakoa, gaztelar noblea (j. c. 1265).
- 1735 - Jean Ranc, frantziar margolari rokokoa (j. 1674).
- 1736 - Ahmed III.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1673).
- 1782 - Charles Watson-Wentworth (Rockinghamgo II. markesa), Britainia Handiko lehen ministroa (j. 1730).
- 1784 - Wilhelm Friedemann Bach, alemaniar musikagilea (j. 1710).
- 1793 - Étienne-Joseph de Pavée de Villevieille, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1739).
- 1839 - Mahmud II.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1785).
- 1855 - Antonio Rosmini Serbati, italiar filosofoa eta apaiza (j. 1797).
- 1860 - Charles Goodyear, estatubatuar asmatzailea (j. 1800).
- 1866 - Francisco Armero, andaluziar itsasgizon eta eta politikaria (j. 1804).
- 1867 - Thomas Francis Meagher, irlandar nazionalista, Irlandako bandera diseinatu zuena (j. 1823).
- 1876 - Mikhail Bakunin, errusiar idazle anarkista (j. 1814).
- 1885 - Hermann von Fehling, alemaniar kimikaria (j. 1812).
- 1891 - Mihail Kogalniceanu, Errumaniako lehen ministroa (j. 1817).
- 1894 - Julius van Zuylen van Nijevelt, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1819).
- 1896 - Harriet Beecher Stowe, estatubatuar eleberrigilea (j. 1811).
- 1904 - George Frederic Watts, ingeles margolari eta eskultorea (j. 1817).
- 1912 - Harriet Quimby, estatubatuar hegazkinlari eta zinema gidoigilea, pilotu lizentzia lortu zuen AEBetako lehen emakumea (j. 1875).
- 1925 - Erik Satie, frantziar musikagilea (j. 1866).
- 1934 - Ernst Röhm, alemaniar militarra, Sturmabteilung (SA) taldearen burua eta sortzaileetakoa (j. 1887).
- 1940 - Ben Turpin, estatubatuar antzezlea (j. 1869).
- 1944 - Tatiana Savitxeva, Bigarren Mundu Gerran Leningradeko setioan egunerokoa idatzi zuen sobietar nerabea (j. 1930).
- 1950 -
- Émile Jaques-Dalcroze, austriar musikagile eta musika pedagogoa (j. 1865).
- Eliel Saarinen, finlandiar arkitektoa (j. 1873).
- 1953 - Mariano Ruiz-Funes, espainiar legelari eta politikaria (j. 1889).
- 1954 - Thea von Harbou, alemaniar idazle, aktore, zinema gidoilari eta zuzendaria (j. 1888).
- 1958 - Rudolf Laban, austro-hungariar dantza-modernoko maisu, koreografo eta teorikoa (j. 1879).
- 1961 - Louis-Ferdinand Céline, frantziar idazle eta medikua (j. 1894).
- 1963 - Camille Chautemps, Frantziako lehen ministroa (j. 1885).
- 1964 - Julio Casares, espainiar hizkuntzalaria (j. 1877).
- 1971 -
- Camilo Alonso Vega, espainiar militarra (j. 1889).
- William Lawrence Bragg, Australian jaioa britainiar fisikaria, 1915eko Fisikako Nobel Saria (j. 1890).
- 1974 - Juan Perón, Argentinako presidentea eta peronismoaren sortzailea (j. 1895).
- 1980 -
- C. P. Snow, ingeles eleberrigile eta kimikaria (j. 1905).
- Tadao Takayama, japoniar futbolaria (j. 1904).
- 1981 -
- Marcel Breuer, hungariar-estatubatuar arkitekto eta altzarien diseinatzailea (j. 1902).
- Rushton Moreve, estatubatuar baxu-jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (j. 1948).
- 1982 - Josep Elias Cornet, katalanezko olerkari eta eleberrigilea (j. 1941).
- 1983 - Buckminster Fuller, estatubatuar diseinatzaile, ingeniari eta asmatzailea (j. 1895).
- 1990 - Màrius Cabré i Esteve, kataluniar toreatzaile eta antzezlea (j. 1916).
- 1991 - Michael Landon, estatubatuar aktore, ekoizle zuzendari eta gidoilaria (j. 1936).
- 1992 -
- Franco Cristaldi, italiar zinema-zuzendari eta produktorea (j. 1924).
- Daniel Moyano, argentinar idazlea, kazetaria eta musikagilea (j. 1930).
- 1993 - Gert Hofmann, alemaniar idazlea (j. 1931).
- 1996 - Margaux Hemingway, estatubatuar top-model eta aktorea eta Ernest Hemingwayren iloba (j. 1954).
- 1997 - Robert Mitchum, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 1999 -
- Edward Dmytryk, kanadar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1908).
- Joshua Nkomo, Zimbabweko politikari beltz abertzalea (j. 1917).
- Sylvia Sidney, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- 2000 - Walter Matthau, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 2001 - Nikolai Basov, errusiar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- 2004 - Marlon Brando, estatubatuar aktorea, XX. mendeko hoberenetarikoa (j. 1924).
- 2006 - Ryutaro Hashimoto, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1937).
- 2009 -
- Karl Malden, estatubatuar aktorea (j. 1912).
- Baltasar Porcel, mallorkar idazlea (j. 1937).
- 2012 - Evelyn Lear, estatubatuar opera-abeslari lirikoa, sopranoa (j. 1926).
- 2013 - Mara Natseva, mazedoniar politikari komunista, jugoslaviar partisanoen kidea (j. 1920).
- 2015 - Sergio Sollima, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1921).
- 2016 - Yves Bonnefoy, frantziar poeta (j. 1923).
- 2020 - Emmanuel Rakotovahiny, Madagaskargo lehen ministroa (j. 1938).
- 2023 - Viktoria Amelina, ukrainar eleberrigilea (j. 1986).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Bidatz eta Portugalete.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |