Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Pragako Unibertsitatean. Erregimen komunista erori zenean, finantza-ministro izendatu zuten (1989). 1989an, Gobernuan zegoen alderdiko (Hiritarren Foroa) lehendakari eta Kongresuko diputatu izan zen. 1991n, ODS alderdia (Alderdi Demokratiko Zibikoa) sortu zuen. Alderdi horrek agintaritza lortu zuen 1992ko hauteskundeetan, eta Txekiar Errepublikaren Lehen Ministro hautatu zuten. 1993an, herrialdea zatitu eta Txekiar Errepublika eta Eslovakiar Errepublika sortu zirenean, Txekiar Errepublikako lehendakari izendatu zuten Klaus. 1997an, dimisioa eman behar izan zuen, bere alderdian izan ziren ustelkeria kasuen ondorioz.