Vättern

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vättern
Vättern (su)
Vättern by Sentinel-2.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 88,5 m
Luzera 120 km
Zabalera 30 km
Azalera 1.893 km²
Sakonera 128 m
Bolumena 77.600.000.000 m³
Geografia
Koordenatuak 58° 24′ N, 14° 36′ E / 58.4°N,14.6°E / 58.4; 14.6Koordenatuak: 58° 24′ N, 14° 36′ E / 58.4°N,14.6°E / 58.4; 14.6
Herrialdea Suedia
Lurraldea Jönköping
Hidrografia
Ur-emaileak
Betebidea
Hustubidea Motala ström
Erresidentzia denbora 55,9 a
Arroaren azalera 6.000 km²
Mendizaletasuna

Vättern[1] Suediako bigarren aintzirarik handiena da, Vänern eta gero.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suedierazko vatten hitzaren aldaera dela uste da, "ura" esan nahi du. Beste hipotesi batzuk ere badaude, vätter izeneko basoko izpirituetatik etor litekela diona esate baterako.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzirak 1.912 km² azalera eta 4.503 km² arroa ditu. Lekurik sakonena, Visingsö uhartetik hegoaldera kokatuta, 128 metrotara dago, baina, batez besteko sakonera 40 m da.

Götaland eskualde historikoan kokaturik, bere urak Motala ström ibaitik Itsaso Baltikora doaz. Vätterneko uharterik handiena, Visingsö, Grännaren ondoan dago. Eskualdeko beste hiri nagusiak Vadstena, Jönköping, Hjo, Askersund, Åmmeberg eta Karlsborg dira. Aintziraren mugak Västergötland, Närke, Östergötland eta Småland konderrietan daude.

Jatorri geologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira azken glazioazioan sortu zen, duela 10.000 urte inguru, graben haran batean. Izotza urtu zenean Suedia hegoaldea ur azpian gelditu zen Kattegat eta Botniako golkoaren artean itsasartea eratuz. Isostasia mugimenduak oraindik ez dira gelditu eta Vättern hegoalderantz mugitzen ari da 1 mm/urte abiaduran.

Parke Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vättern aintziraren iparraldeko puntan Tiveden Parke Nazionala hedatzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vättern Aldatu lotura Wikidatan

58° 24′ N, 14° 36′ E / 58.400°N,14.600°E / 58.400; 14.600