Víctor Esteban

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Víctor
Izen osoa: Víctor Esteban Tercilla
Jaiotza data: 1993ko martxoaren 16a (25 urte)
Jaioterria: Ezkarai ( Errioxa)
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,78 m
Pisua: 73 kg
Debutatze data: 2013ko ekainaren 22a
Debutatze pilotalekua: San Lorenzo (Ezkarai)

Víctor Esteban Tercilla, pilota arloan Víctor izenaz ezaguna (Ezkarai, Errioxa, 1993ko martxoaren 16a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Profesionaletako estreinako partida 2013ko ekainaren 22an jokatu zuen, bere jaioterriko San Lorenzo pilotalekuan. Pilotari ikusgarria da. Eskuin bikainarekin oso atzera jotzen du pilota, zango arinak ditu, ondo defendatzen du eta oso lehiakorra da.[1] Víctorren anaia nagusi Gorka ere esku huskako pilotari profesionala da, lehenagotik, 2010az geroztik.

2015ean, Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa irabazi zuen, finalean Iker Irribarria 22-17 mendean hartuta.[2]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesionaletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amateurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013: GRAVNeko binakako txapelduna, senior mailan.
  • 2012: 22 urtez azpiko munduko txapelduna.
  • 2010: El Diario Vasco torneoko txapelduna, gazte mailan.
  • 2010: Errege Kopako txapelduna, senior mailan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «Donde nacen los sueños», Noticias de Álava, 2013-05-29.
  2. (Gaztelaniaz) «Víctor Esteban, campeón de Segunda», Deia, 2015-06-07.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]