Edukira joan

Víctor Pradera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Víctor Pradera


Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a

Gorteetako diputatua

1918ko martxoaren 11 - 1919ko maiatzaren 2a
Barrutia: Iruñea

Gorteetako diputatua

1899ko ekainaren 8a - 1903ko martxoaren 27a
Rodrigo Figueroa y Torres (en) Itzuli - Julio de Urquijo
Barrutia: Q41591455 Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Víctor Pradera y Larumbe
JaiotzaIruñea1872ko apirilaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1936ko irailaren 6a (64 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Heriotza moduaexekuzio sumarioa: bala zauria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, abokatua eta ingeniaria
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
KidetzaAcción Española (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
Alderdi Katoliko Tradizionalista
Alderdi Sozial Popularra

Juan Víctor Pradera Larunbe (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1873ko apirilaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1936ko irailaren 6a) euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria izan zen.[1]

Aitaren aldeko aitona Sarakoa zen (Jean Pradere Martinena) eta amona, Sunbillakoa, baina Etxalarren bizi ziren. Hantxe jaio zen Victor Praderaren aita. Ama, ostera, Iruñekoa zuen.[2]

Iruñean jaio arren, zazpi urterekin Donostiara joan zen bizitzera gurasoekin.[2]1899an, Tolosako barrutia (Gipuzkoa) ordezkatuz, eta 1918an, Iruñeko barrutia (Nafarroa Garaia) ordezkatuz, diputatu hautatu zuten. Juan Vázquez de Mellaren jarraitzailea, harekin batera karlismoa utzi eta Alderdi Katoliko Tradizionalistan sartu zen. Gero Alderdi Sozial Popularrean eta Elkarte Tradizionalistan ere ibili zen.

Euskalduna zen;[3] hala ere, gogor borrokatu zen Euskal Herriarentzako Sortarauaren eta eusko abertzaletasunaren aurka. Nafarroako konkista legitimatzeko saiakerak egin zituen, adibidez, gogor joz Amaiurko monolitoaren kontra, eta Fernando el Católico y los falsarios de la historia entsegua argitaratuz (1922). Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako sutsua, bere idatzietan eta jarduera politikoan hura suntsitzearen alde lan egin zuen. Leo XIII.aren Rerum Novarum-aren katolizismo sozialaren aldekoa izan zen.[2]

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Donostian zegoen. Abuztu hasieran atxilotu zuten, eta Ondarretako espetxean giltzapetu. 1936ko irail hasieran fusilatu zuten, baita semea ere.

  • Por Navarra, para España [diskurtso]. Donostia: "GRAPHOS". 1921.
  • Fernando el Católico y los falsarios de la historia. Sucesores de Rivadeneyra (S. A.). 1922.
  • Dios vuelve y los dioses se van. Sucesores de Rivadeneyra (S. A.). 1923.
  • El Estado Nuevo (2. edizio). Editorial Española. 1937.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Víctor Pradera Larumbe» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  2. a b c «Víctor Pradera Larumbe | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (kontsulta data: 2021-07-04).
  3. Orzaiz, Ion, Senar, Joxerra. (2016). Nafarroa, orain ala inoiz ez. , 41 or. ISBN 978-84-9027-661-7..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.