Edukira joan

Võru

Võru
Võru
hiria
Administrazioa
Herrialdea Estonia
KonderriVõruko konderria
UdalerriVõru hiri-udalerria
Izen ofizialaVõru
Jatorrizko izenaVõru
Posta kodea65601–65622
Geografia
Koordenatuak57°50′55″N 26°59′34″E / 57.848611111111°N 26.992777777778°E / 57.848611111111; 26.992777777778
Map
Azalera14,01 km²
Demografia
Biztanleria12.112 (2024ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea865 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1784
Telefono aurrizkia078
Hiri senidetuakJoniškis (en) Itzuli, Laitila, Iisalmi, Landskrona udalerria, Härryda udalerria, Alūksne, Suwałki, Chambray-lès-Tours, Smolian eta Kaniv
voru.ee

Võru (NAF: [ˈvɤru]; võroz: Võro eta alemanez: Werro) Estoniako hego-ekialdeko hiri eta udalerri bat da. Izen bereko konderriaren hiriburua da. Hiriak 14,01 km²-ko azalera du eta 2025eko datuen arabera 12.024 biztanle.[1]

Done Jurgi hiriko santu zaindariak ematen dio izena kale nagusiari: Jüri kalea (estonieraz: Jüri tänav).[2]

Võru 1784ko abuztuaren 21ean sortu zen Werro izenarekin, Katalina II.a Errusiakoa enperatrizaren eskariari erantzunez, Livoniako gobernadorea zen George Browne kondeak hala aginduta, Võruko konderria sortu berriaren hiriburua izan zedin.[3]

1797tik hona konderriko hiriburua izan da. 1827an Võruko Hiriko Ospitalea zabaldu zen. Kalevipoeg estoniar epopeia nazionala idazteagatik ezaguna den Friedrich Reinhold Kreutzwald medikuak bertan egin zuen lan 1833tik 1877ra.[4] 1889an zabaldu zen Pskov-Riga trenbideak herriaren garapena bizkortu zuen, eta horri esker, Võruk Riga eta San Petersburgorekin lotura zuzena izan zuen. Horrekin batera merkataritza garatu zen eta fabrika berriak ireki ziren, hala nola, irin-errota, zerrategi eta destilategi bana. Hazkundeak Võru inguruko landa-eremuaren erdigune bihurtu zuen.

Izen bereko landa-udalerriak inguratuta, Tamula aintziraren bazterrean dago Võru.

Võruk klima kontinental hezea du (Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera), uda bero eta negu hotzekin. Estoniako klima kontinentalenetako bat du: bertan erregistratu baitira herrialdeko tenperaturarik muturrenenetakoak. Izan ere, herrialdeko tenperaturarik altuena erregistratu da bertan (35,6 °C) eta 0,1 °C-rengatik ez zen iritsi herrialdean neurtu den tenperaturarik hotzenera (-43,4 °C, Jõgevan neurtutako errekorretik oso gertu). Prezipitazioak ugariagoak izan ohi dira uda hasieratik udazken amaierara arte, eta urriagoak negu amaieratik udaberri hasierara.

    Datu klimatikoak (Võru (1991–2020 normalak, 1868–gaur egun muturrekoak))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.6 12.9 19.9 27.8 31.1 33.8 35.2 35.6 29.9 22.2 14.2 11.7 35.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.8 -1.3 3.7 11.4 17.6 21.1 23.6 22.1 16.5 9.4 3.4 -0.1 10.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.2 -4.5 -0.4 6.1 11.9 15.9 18.4 16.9 11.9 6.2 1.3 -2.1 6.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.7 -7.6 -4.2 1.2 6.0 10.7 13.3 12.1 8.0 3.3 -0.8 -4.3 2.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -43.4 -37.9 -30.2 -18.8 -9.4 -1.0 1.7 1.0 -5.0 -14.4 -21.9 -40.5 -43.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45 36 34 35 53 83 75 79 57 64 51 45 657
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 12.3 9.5 8.9 8.1 8.7 10.8 9.6 10.8 9.6 11.4 10.7 11.6 122
Eguzki orduak 29.3 60.5 136.6 194.8 271.8 261.1 276.1 237.4 150.8 75.2 27.3 17.3 1738.2
Hezetasuna (%) 88 85 77 69 67 71 74 77 82 86 89 89 79.5
Iturria: Estonian Weather Service[5][6][7][8]

Hiriko biztanleria beheraka zihoan 2021era arte. Hori izan zen inflexio-puntua, harrezkero biztanleriak goraka doa bilakaeraren grafikoan ageri denez. 2025ean 12.024 biztanle zituen.[1]

Biztanleriaren tamainaUrtea11.50012.00012.50013.00013.50014.00014.50015.000200020052010201520202025VõruBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Võruko kulturak võro hizkuntza, folklorea eta abesti jaialdiak ditu ardatz. Hainbat elkarte daude kultur ekitaldiak antolatzen eta võro hizkuntza sustatzen dituztenak. 1995az geroztik Võruko folklore jaialdia (estonieraz: Võru folkloorifestival) egiten da urtero uztailean.

Friedrich Reinhold Kreutzwald, Kalevipoeg izenburuko Estoniako epopeia nazionalaren idazlea, Võrun bizi izan zen 1833 eta 1877 bitartean.[4] Kreutzwalden omenezko museoa eta Võroaren Institutua hirian daude ere.

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Võruk ondorengo herriekin ditu senidetze-hitzarmenak:

Horrez gain, honako herri hauekin adiskidetuta dago:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) Statistikaamet. RV0240: POPULATION BY SEX, AGE AND PLACE OF RESIDENCE, 1 JANUARY. (kontsulta data: 2026-04-08).
  2. (Estonieraz) Raag, Raimo. (2023). «Jüri eesti keeles» Emakeele Seltsi aastaraamat 68 (2022) (Tallinn: Teaduste Akadeemia Kirjastus): 99. (kontsulta data: 2026-04-08).
  3. (Estonieraz) «Võru linn tähistas sünnipäeva hiiglasliku tordi söömisega» Eesti Rahvusringhääling 2012-08-21 (kontsulta data: 2026-04-09).
  4. 1 2 (Estonieraz) Liiva, Siiri. (2016-11-11). «Tutvustati võru- ja eestikeelse pilteepose «Kalevipoeg» II osa» Postimees (kontsulta data: 2026-04-09).
  5. Estonian Weather Service. Climate normals-Temperature. (kontsulta data: 2026-04-09).
  6. Climate normals-Precipitation. (kontsulta data: 2026-04-09).
  7. Estonian Weather Service. Climate normals-Humidity. (kontsulta data: 2026-04-09).
  8. Estonian Weather Service. Climate normals-Sunshine. (kontsulta data: 2026-04-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]