V-3 kanoia

Koordenatuak: 50°51′15″N 1°45′30″E / 50.85417°N 1.75833°E / 50.85417; 1.75833
Wikipedia, Entziklopedia askea
V3 kanoiaren prototipoa Zalesian, Alemania (gaur egun, Polonia).

V-3 kanoia, alemanez: Kanone V3, ofizialki Vergeltungswaffe 3, literalki "Zigor Arma 3", Bigarren Mundu Gerran zehar, Hirugarren Reichak Frantziako ipar-ekialdeko Pas-de-Calais departamenduan eta Mantxako kanaletik hurbil zeuden bi bunkerretan ipini zituen bi kanoi erraldoi izan ziren. Karga anitzean oinarrituz funtzionatzen zuen, alegia, jaurtigaia abiadura handian jaurtitzen zuen, horretarako bigarren mailako kargen leherketek jaurtigai nagusia bultzarazi eta berezko abiadurari abiadura gehigarria ematen zioten.

Jaurtigaiek 15000 metro/segunduko abiadura izatera iris zitezkeen, eta kanoiak berak orduko 300 jaurtigai jaurti zitzazkeen. Baina ezaugarririk nabarmenen eta baliotsuena kanoiak jaurtigaiak 160 kilometroko distantziara jaurti zitzazkela zela zen.

Kanoi honen helburua argia zen: aurrez, Ingalaterrako Guduan Luftwaffek hegazkinekin Britainia Handiaren aire nagusitasuna bereganatzen hutsegitean, oraingoan Frantzia bertatik, inongo inbasioaren beharrik gabe, urrutitik eta mendeku gisa, Ingalaterra bonbardatu nahi zen, eta bereziki Londres hiriburua zigortu.

Dena den, Aliatuen bonbardeketen ondorioz kanoiak kaltetuak eta bailogabetuak izan ziren. 1944. urtearen amaieraldetik 1945eko otsailerarte, alemaniarrek Luxenburgon antzeko ezaugarrietako beste bi kanoi erabili zituzten.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50°51′15″N 1°45′30″E / 50.85417°N 1.75833°E / 50.85417; 1.75833