V (abeslaria)
Itxura
| V (abeslaria) | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Kim Tae-hyung |
| Jaiotza | Daegu, 1995eko abenduaren 30a (30 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | koreera |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Global Cyber University (en) Geochang Middle School (en) Changnam Elementary School (en) |
| Hizkuntzak | koreera ingelesa japoniera frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | egile abeslaria, telebista-aktorea, disko-ekoizlea, dantzaria, modeloa, abeslaria, aktorea eta konpositorea |
| Pisua | 65,5 kilogramo |
| Altuera | 180 zentimetro |
| Kidetza | BTS |
| Izengoitia(k) | V |
| Genero artistikoa | K-popa neo soul (en) |
| Ahots mota | baritonoa |
| Musika instrumentua | saxofoia pianoa gitarra |
| Diskoetxea | Big Hit Music (en) Hybe (en) |
Kim Tae-hyung (hangul: 김태형; Daegu, Hego Korea, 1995eko abenduaren 30a) V (뷔) izen artistikoz ezaguna, abeslari hegokorearra da. BTS taldeko kidea da 2013az geroztik, Big Hit Music konpainiaren baitan[1].
BTSrekin egindako musika-proiektuez gain, aktore moduan aritu zen 2016ko Hwarang: The Poet Warrior Youth telesailean eta It's Definitely You singlea egin zuen bere soinu-bandarako, Jin taldekidearekin batera[2].
2022 amaiera eta 2025 artean BTSek talde aktibitateak eten behar izan zituen, taldekideek Hego Korean derrigorrezkoa den zerbitzu militarra egin zezaten. Tarte horretan zehar, taldekideek bakarkako proiektuak landu zituzten[3]. V-k ere 2023ko irailean Layover izeneko bakarkako bere lehen lana argitaratu zuen[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Herman, Tamar. (2017-07-01). «Get to Know BTS: V» Billboard (kontsulta data: 2026-03-11).
- ↑ (Koreeraz) «방탄소년단 뷔X진, '화랑'OST 두번째 주자 출격…오늘 자정 공개» m.entertain.naver.com (kontsulta data: 2026-03-10).
- ↑ K-pop stars BTS to serve military duty. .
- ↑ (Ingelesez) «Taehyung’s ‘Layover’ mesmerises in whimsically rhythmic waves | The Daily Star» www.thedailystar.net (kontsulta data: 2026-03-10).