Edukira joan

Vada (janaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vada (janaria)
jaki eta fritter (en) Itzuli
Historia
Jatorrizko herrialdeaIndiako azpikontinentea
AntzekoakQ13009107 Itzuli

Vada (vadai, wada edo vade idatzita ere agertzen da) Hego Indiako sukaldaritzako ohikoa den donut itxurako mokadu gazia da, dilistekin edo patatekin egina. Indian oso ohikoa den barietate bat Aama Vadai izenekoa da eta dilistekin egiten da.

Vadaren tamaina eta forma alda daitezke, baina Mendebaldeko donuten oso antzekoak dira. Patata-purearekin eta/edo dilistekin egiten dira, ondu eta batzuetan salteatu egiten dira. Emaitza den oreari forma eman, txitxirio-irinetan estali eta frijitu egiten da. Frijitutako janaria izan arren, ondo prestatuta badago, ez da oso koipetsua izaten. Normalean plater batean zerbitzatzen da chutneyarekin, ongailu gozo batekin. Vada "vada pav" bat ere izan daiteke, hot dog-en antzeko kaleko janaria.

Vadai-ren beste barietate batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Dahi/Thayir Vadai (jogurt eta espezie nahasketa batean vada bezala prestatua eta zerbitzatua)
  • Ulli Vadai (tipulaz egina)
  • Maddur Vadai (tipulaz egina eta donut baten itxurarik gabe)
  • Paruppu Vadai (toor dal-ekin egina eta erroskila baten itxura ez duena)
  • Thairu Vadai (Uzhundhu Vadaik jogurta jarri)
  • Masala Vadai (Vadaia baino bigunagoa eta ez hain kurruskaria)
  • Rava Vadai (semolaz egindako Vadai)
  • Batata Vadai (Bonda) (patatekin, baratxuriekin eta espeziekin egina; paavarekin jaten denean, konbinazioa Vadai paav deitzen da)

Kanpoko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]