Valdas Adamkus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valdas Adamkus
BDF Summit 2010.06.01 587 (4709180104) (cropped).jpg
Coat of arms of the President of Lithuania.svg
7. Lituaniako presidente

2004ko uztailaren 12a - 2009ko uztailaren 12a
Artūras Paulauskas (en) Itzuli - Dalia Grybauskaitė
Coat of arms of the President of Lithuania.svg
5. Lituaniako presidente

1998ko otsailaren 26a - 2003ko otsailaren 26a
Algirdas Brazauskas - Rolandas Paksas (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKaunas1926ko azaroaren 3a (95 urte)
Herrialdea Lituania
Familia
AitaIgnas Adamkavičius
Ezkontidea(k)Alma Adamkienė (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea : natura zientziak
Illinois Institute of Technology (en) Itzuli
Hizkuntzaklituaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abiadura-lasterkaria eta ingeniaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoabaliorik ez
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Lisbon Treaty FA Lithuania Valdas Adamkus.svg

Valdas Adamkus, Voldemaras Adamkavičius jaioa (Kaunas, 1926ko azaroaren 3a) lituaniar politikaria da. Lituaniako 5. presidentea izan zen 1998tik 2003ra eta 7. presidentea 2004tik 2009ra.

Sobietarren okupazioaren aurkako erresistentzian esku hartu zuen 1940an eta familiarekin Alemaniara ihes egin zuen 1944an errepresaliak saihesteko. Municheko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1949an Estatu Batuetara emigratu zuen. Bertan ingeniari eta Ingurumena Babesteko Agentzian lan egin zuen.

1998an estatubatuar herritartasunari uko egin eta Lituaniako hauteskundeak irabazi zituen. 2003ko hauteskundeetan Rolandas Paksasen aurkako berrautaketa galdu zuen. Hala ere, urtebete geroago Paksas kargutik kendu zuten ustelkeriagatik, eta Adamkusek irabazi zituen hauteskunde berriak egin ziren. Bigarren agintaldia 2009an amaitu zen. Bere presidentzian Lituaniak antzinako herrialde komunistetan demokrazia sustatu zuen eta Ukrainako krisian bitartekaritza lanak egin zituen.