Edukira joan

Valdeón (gazta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valdeón (gazta)
gazta eta gazta urdin
Materialakbehi-esnea
Historia
JatorriaEspainia

Valdeón gazta Espainiako Leongo probintzian egiten den gazta urdin bat da. Picos de Europa mendilerroaren bihotzean egiten da, Valdeón haranean. Antzina, antzerako gazta bat egiten zen, "picón de Valdeón" izenekoa, bertako abereen esnearekin egiten zena.

Ahuntz esnearekin, behi esnearekin edo bien arteko nahasketa batekin egiten da, eta kobazuloetan heltzen uzten da denbora epe luze batez. Zapore nahiko fuertea duen eta koipe askoko gazta bat da, orea arinki horia eta testura bigunekoa da. Ezaugarri hauek, bustitzeko edo haragi edo perretxikoentzako saltsa laguntzaileak prestatzeko oso egokia bihurtzen dute. Urte osoan zehar egiten da.

Gazta hau aurkezteko beste era bat aluminiozko paperean bildutako era tradizionalean da, bere kontserbazioa eta hezetasun maila mantentzea ahalbidetzen baitu, gazta urdinetan ohikoa den bezala.

Berriki Leongo Unibertsitateak eginiko ikerketa batzuek, gazta honetan Andrastina izeneko minbiziaren aurkako substantziaren presentzia frogatu dute. Substantzia honek minbiziak eragozten ditu, eta, beraz, Valdeón gazta jatea osasungarria da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]