Valdemar jaunaren kasuaren egia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Valdemar jaunaren kasuaren egia
Valdemar-Clarke.jpg
"Valdemar jaunaren kasuaren egia", 1919ko Harry Clarkeren ilustrazioa.
Datuak
Egilea Edgar Allan Poe
Argitaratze-data 1845eko abendua
Generoa Suspensea
Hizkuntza ingelesa
Argitaratzailea The American Review eta Broadway Journal (batera)
Herrialdea  AEB
Euskaraz
Izenburua Valdemar jaunaren kasuaren egia

Valdemar jaunaren kasuaren egia (ingelesez The Facts in the Case of M. Valdemar) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1845ko abenduan The American Review eta Broadway Journal aldizkarietan batera argitaratu zen.

2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuaren argitaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratzaileak, P.. deitua, mesmerismo zalea dio, magnetismoaren eraginez norbait egoera hipnotikora erakartzea datzan pseudozientzia (mesmerismo zena hipnosian bilakatuko zen). Dioenez, berak dakienaraino, inor ez da hiltzear dagoen norbait mesmerizateko gai izan, eta hiltzorian dagoen norbaitengan zein eragin izan dezakeen jakin nahi du..

Bere laguna den Valdemar jauna tuberkulosiaren ondorioz hiltzorian dago eta berarekin esperimentua burutzea onartu du. Valdemar trantzean sartzean, hiltzen ari dela dio, ondoren jada hil dela. Orduan P...-ek zazpi hilabetez mesmerizatua lagako du, denbora guzti horretan Valdemar pultsurik edo arnasik eman gabe egongo da, eta bere azala zurrun eta hotz izango du.

Azkenean P...-ek hura esnatzen saiatuko da, eta ekintza horretan zehar Valdemarren gorpua usteltzen hasiko da, kontakizunaren arabera, «usteldutako masa likido gorrotagarri eta kirasdun batean» bihurtu arte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valdemar jaunaren kasuaren egia