Valderejo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Valderejoko mendiak Lalastratik

Valderejo Arabako Gaubea udalerriaren barruan dagoen haran bat da. 1967 arte udalerri izan zen; garai hartako populazio-galtze itzelarengatik utzi zion udalerri izateari.

Valderejoko natura parkeak beragatik jaso zuen izena; paisaia natural biziro ederrak daude haranaren alde guztietan.

Valderejoko herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepidez Gaubeako gainerako lurretara joateko, Gaztelako Burgos probintziatik pasatzea beste aukerarik ez dago, Gaubearekin erabateko harremana duen San Zadorniletik hain zuzen.

Gaubeako lur-eremu gehientsuenek Omecillo ibaira ematen badute ere, Valderejok Purón ibaiaren haranaren goiko zatia osatzen du. Beste batzuen artean Carrias, Arrayuelas, Recuenco, Santa Ana eta Revillallanos mendiek inguratu eta bakartzen dute: Purón ibaiak apenas lortzen duen bide estu bat zabaltzea, arroila oso polita sortuz Árcena mendilerroaren erdian. Horren hegoaldean Gaztelako Tobalina Harana zabaltzen da. Burgos probintziako beste bi udalerriren mugakide da: Río de Losa eta Cuesta-Úrria

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende luzeetan nekazaritza eta abeltzaintzara emana, jendez ia erabat hustu ostean 1992an sortu zen natura parkearen inguruan ekimen batzuk bultzatu dira: Lalastran eskola zaharretan Parketxea eta udaletxe izandakoan Interpretazio-Zentroa eratu dira; beste zenbait eraikin ere (ikuztokia, ogi-labea, errota, bolatokia, San Lorenzo baseliza) zaharberritu dira.

Ospakizunen artean, San Lorenzorako erromeria dago, urte luzeetan egin gabe egon ostean 1990eko hamarkadaren erdialdean berreskuratua eta egun abuztuaren 10ean ospatzen dena. Hara Gaubeatik, Lausa Haranekotik eta Arabako eta Gaztelako beste herri mugakideetatik etortzen da jendea. Baserriko ogia eta pamitxak egiten dira Lalastran baselizara joan baino lehen, han meza dagoelako; Lalastrara bueltan bolo txapelketa, umeentzako jokoak...antolatzen dira. Historikoki Valderejon jokatu den bola-jokoa Hiru oholtzar delakoa da, eskualde honetan losino ere deituta (Lausa Haranekoa hain zuzen); Gaubean, berriz, berezko modalitate bat zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valderejo Aldatu lotura Wikidatan



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.