Valdesquí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valdesquí
KokapenaErdialdeko Sistema
Herrialdea Espainia
Informazioa
Kota altuena2.280
Alpinoa(km)
Nordikoa(km)
Guztira19,5 (km)
Eski-pistak
Urdinak14
Gorriak3
Beltzak0
Eski nordikoaren zirkuitua0
Igogailuak
Teleaulkiak6
Teleskiak6
Elur artifiziala
Harremanetarako
Posta elektronikoavaldesqui@valdesqui.es
Telefonoa902 886 446
Faxa91 571 07 80

Valdesquí Erdialdeko Sistemaren zati den Guadarrama mendilerroan, Bola del Mundo eta Cerro de Valdemartín mendien iparraldeko magalean dagoen eski estazio bat da. Rascafría udalerriaren lurretan dago, Madrilgo erkidegoaren ipar-mendebaldean. Bere 220 hektareako azalera eskiagarria Pirinioetan edo Alpeetan dauden beste eski estazio batzuekin alderatuz txikia den arren, mendilerro eta Madrilgo erkidego guztiko handi eta erabiliena da. 19,5 kilometro eskiagarri, 21 erremonte ditu eta bertara Madrildik autobusez eta trenez iris daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxieneko altuera nahiko altua duen eski estazio txiki bat da, 1800 metrotik gorako altueran denboraldiaren zati handi batean elur asko eta kalitate onekoa ziurtatzen duena. Bertako paisaia ederretatik Segoviako probintzia eta Madrilgo erkidegoa ikus daitezke.

Estazio hau, 1972an inauguratua, Madril eta Segoviako biztanleentzat aisialdi tokirik gogokoenetako bat da hiriburutik gertu egoteagatik eta duen komunikazio onagatik, bertara trenez eta autobusez iris baitaiteke. Estazio honetako pistak ez dira bereziki zailak, honen ondorioz, familia eta hasi berri asko joaten direlarik. Iparraldeko aurpegian egoteak iparraldetik datozen ekaitzetatik elur kopuru handia jasotzea, eta, aldi berean elurra pistetan bereziki ondo mantentzea eragiten du. Faktore hauek dira estazioak duen arrakastaren giltzarriak.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valdesquík bi kafetegi, material alokairua, eski eskola, lehen sorospenen klinika, aparkamendu pribatua, aparkamendu publikoa, elur motoak, makina elur zapaltzaileak, sarrerak garbitzeko Unimoc kamioiak, telefonoa, bezeroarentzako arreta bulegoa, megafonia, eski eta snowboarderako artikulu salmenta, salmenta-guneak eta pistetarako sarrera kontrola ditu. Oinarrian, estazio honek eskia praktikatzen gozatzeko ohiko zerbitzuak eskaintzen ditu, kirol honetatik kanpoko beste esperientzia motarik gabe.

Eskualde autobusen linea bat da, 691 zenbakiduna, Madrilgo Moncloa geltokian abiatu eta eski estaziora doana, aurretik Navacerrada eta Cotos mendateetan geratuz. Trenez Cotos geltokiraino joan daiteke, Madrilgo Renfe Aldirien C9 Lineakoa, izen bereko mendatean dagoena, Valdesquítik 2,7 kilometrora. 2011ko azaroak 20tik RENFEk denbora mugagabez itxi du Navacerrada eta Cotos elkartzen dituen zatia "estazioa hobetzeko lanengatik".

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]