Valencia Club de Fútbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valencia CF» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Valencia Club de Fútbol
Ezizena(k) Choto
Sorrera 1919ko martxoaren 18a (100 urte)
Futbol zelaia Mestalla
(edukiera: 55.000 lagun)
Presidentea Singapur Lay Hoon Chan
Entrenatzailea Espainia Marcelino García Toral
Liga La Liga
2018-19 Lehen maila, 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2012ko Valenciaren taldea.
Mestalla estadioa.

Valencia Club de Fútbol 1919an sortutako Valentziako (Espainia) futbol taldea da, Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen duena. 1919ko martxoaren 18an sortu zuten eta Espainiako lehen mailako ligan jokatzen du. Etxean jokatutako partiduak 55.000 ikusleentzako tokia duen Mestalla futbol zelaian jokatzen ditu[1].

Espainiako futbol ligako lehen mailako sailkapen historikoan, hirugarren postuan dago, Real Madril eta Bartzelona Futbol Kluba aurretik dituelarik. Titulu nazional gehienak dituztenen artean, bostgarrena da (14 txapelketa), Real Madril, Bartzelona Futbol Kluba, Bilboko Athletic Kluba eta Club Atlético de Madriden atzetik. Ligako 6 titulu bereganatu ditu, Espainiako futboleko 7 errege kopa dauzka eta Espainiako Superkopa bat ere badu.

Ez zaizkio falta Europako 6 txapelketa: UEFAko kopa bat, Feriako bi kopa, Europako Errekopa bat eta bi Europako Superkopa. Espainian, hirugarrena da garaipen gehien biltzen, beti Real Madril eta Bartzelona Futbol Klubaren atzetik.

116,8 milioi euroren sarrerek Espainiako hirugarren postuan kokatzen dute eta Europako 19.ean, hemen ere, Real Madril eta Bartzelona Futbol Klubaren atzetik[2]. 45.000 sozio ditu eta 800 talde jarraitzaile baino gehiago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Valencia de Futbol desagertu eta gerora, 1919ko martxoaren 5ean, futbolzale talde batek Valentzia hiriaren ordezkari izango zen klub berri bat sortzea erabaki zuen Barcelonina kaleko Torino tabernan. Urte horretako martxoaren 18an onartu zituzten estatutuak eta Valencia Foot-ball Club jaio zen. Apirilaren 4an lehen Zuzendaritza Batzarra osatu zuten eta, txanpona airera botaz, lehen lehendakaria aukeratu, Octavio Augusto Milego Díaz. Gimnásticoren aurka jokatu zuten lehen partida Castellón eta Valentziak galdu zuen 1-0.

1920.eko hamarkadan, Eskualdeko txapelketan lehiatu zuen eta, 1923an, irabazi. Titulu honek, Murtzia futbol kluba kanporatu ondoren, Espainiako Kopan parte hartzeko aukera eman zion.

1923ko urtarrilaren 16an, Valenciak 316.439,20 pezeten truke erosi zizkion lurrak Bellver baroiari eta, 1923ko maiatzaren 20an, Mestalla futbol zelaia inauguratu zuten. Egun horretan, Valencia eta Fútbol Club Levanteren arteko partidua jokatu zuten 17.000 ikusleren aurrean eta Valencia irten zen garaile 1-0. 1928. urtean Ligako txapelketa hasten da eta Valenciak bigarren mailan jokatu zuen Real Racing Club de Santanderren aurka kanporaketa galdu eta gero."Ché" taldeak bostgarren postuan amaitu zuen 1928/29 denboraldia.

1928an, Liga hasi zen eta taldea bigarren mailan hasi zen jokatzen, Real Racing Club de Santanderren aurka eliminatuta geratu ondoren. Bostgarrena izan zen denboraldi hartan.

1934an, Bartzelonan jokatu zuten Koparako lehen finala eta galdu egin zuen Real Madrilen aurka. 1930. hamarkada honetan, Espainiako Gerra Zibila izan zen eta, Mestalla futbol zelaia suntsituta geratu zenez, berreraikitze lanetan hasi ziren.

40ko hamarkada klubaren hoberenetarikoa izan zen. Frankismoaren hasiera honetan, izena gaztelautu beharrean izan ziren, bai, baina, 1941ean, Generalísimoaren Kopa eskuratu zuen, Españoli 3-1 irabaziz. 1941/42 denboraldian lehen Liga irabazi zuen eta 1943/44 eta 1946/47an ere gauza bera lortu zuen. Epi, Amadeo, Mundo, Asensi edo Gorostiza izan ziren urte haietako heroiak. 1949an, berriro irabazi zuen Generalísimoaren Kopa.

1952an, berriro iritsi zen finaletara eta, 1954an, irabazi. Ligan, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan.

1960.eko hamarkadan iritsi ziren lehen arrakastak Europan. 1961/62 eta 1962/63 denboraldietan, Feriaseko Kopa irabazi zuten, lehenengoan Bartzelonari eta, gero, Dinamo Zagrebi. 1967an, berriz, Generalísimo Kopa eskuratu zuen berriro, Athletic garaituz.

1970. hamarkada ondo hasi zen, Ligako titulua bereganatu baitzuen 1970/71 denboraldian. 1976an, Mario Alberto Kempes aurrelari handia iritsi zitzaien eta dizdira berezia eman zion taldeari. Bere lehen denboraldian, pitxitxia izan zen, 24 gol markatuz. Horrela lortu zuten Erregearen Kopa 1978/79 denboraldian, Real Madrid 2-0 garaituz.

1980. hamarkada ondo hasi zen -Europako Futbol Errekopa1979/80 denboraldian-, baina garai txarretan erori ziren. Kluba Kempes saldu beharrean izan zen eta, 1982ko Munduko Futbol Txapelketa zela-eta, Mestallan egin behar izan zituzten obrek finantza krisi larrian murgildu zuten. Tendilloren gol batek libratu zuen beheko mailara joatetik, Real Madriden aurka jokatzen ari zirenean, baina zorra geraezina zen eta ekipoaren errendimendua erabat ukituta utzi zuen. 1985/86an, ordea, ez zuen aukerarik izan eta Bigarren Mailara jaitsi beharrean izan zen. Urtebete ondoren, Arturo Tuzón izan zen presidente eta berriro zegoen lehen mailan. Etxeko jokalariak hartu zituen eta denboraldi batzuetan dirua aurrezten joan zen, zorra jaisten zihoan bitartean. 1989/90ean, bigarrena izan zen Ligan.

1992an, Sociedad Anónima Deportiva bilakatu zen eta Paco Roig iritsi zen lehendakaritzara. 1995/96an, berriro izan zen bigarren eta 1998/99an, Erregearen Kopa irabazi zuten, Claudio Ranieri entrenatzailearen eskutik.

2000n, berriro izan zen urrezko aroa Valenciarentzat. 1999/2000n, Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen, baina Real Madrilek irabazi zion. Hurrengo urtean ere ian ibili zen, baina FC Bayern München taldeak irabazi zion penaltietan. 2001/02an, Valencia garaile izan zen Ligan, Rafa Benítezen eskutik. 2003/04an ere bai eta UEFA Kopa irabazi zuen gainera. Hiru garaipen hiru urtetan eta Rafa Benítez Liverpoolera joan zen. Claudio Ranieri itzuli zen eta harekin Europako Superkopa eskuratu zuen, baina Ligan ez zen ondo ibili eta Ranieri joan beharrean izan zen. Juan Bautista Soler egin zuten presidente eta, haren zuzendaritzapean, ekipoa krisi ekonomiko larrian erori zen berriro eta Soler berak martxan jarritako Mestalla Berriaren obrak geldiarazi zituzten. 2007/08an, berriro etorri zen kopa, baina Ligan jaisteko arriskuari ezin ekidin ibili zen.

2008an, Solerrek Vicente Soriano egin zuen presidente eta klubaren egoera ekonomikoari irtenbidea emango zion itxaropena izan zuten. Urte zaila izan zen, jokalariak ezin kobraturik ibili ziren eta Uruguaiko enpresa fantasma zen Inversiones Dalporten iluntasuna ezin argiturik ibili ziren. Azkenean, valentziar erakundeek Soler eta Soriano klubetik bidali beharrean izan ziren eta Manuel Llorente eta Javier Gómezek kapital anpliazio bat bultzatu zuten, egonkortasun soziala lortu zutelarik.

Kirolaren esparruan, berriz, Unai Emery izan zen entrenatzaile eta 2009/10ean, hirugarren izan zen Txapeldunen Ligan.

2010eko irailaren 14an, Aritz Adurizek Valencia CF-ren 100. gola markatu zuen Txapeldunen Ligan. 2010eko azaroaren 14an, berriz, Tino Costak 4.000. gola sartu zuen Espainiako Lehen Mailan[3]. 2010/11 denboraldian, erraz iritsi zen hirugarren postura eta, hurrengoan, 7-0 egin zion Racing de Genki Txapeldunen Ligan. Hirugarren izan zen eta Europa Leaguera joateko aukera lortu zen. Atlético de Madridek eliminatuko zuen han, 5-2. 2013-14 urtea eskasa izan zen baina 2014-15 denboraldian berrindartu eta urte bikaina izan zuen azken partidararte Ligako 3. posturako borrokan ibili baitzen. Azkenean laugarren egin zuen eta Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.

2015-16 denboraldia oso txarra izan zen eta taularen behekaldean ibili zen. Entrenatzailea bitan aldatu eta azkenean 12. postua lortu zuen. 2016-17 denboraldia ere gaizki hasi zuen eta urtarrilerako bitan aldatu zuen berriz entrenatzailea. Azkenean 12. postua errepikatu zuen. 2017-18 denboraldirako Marcelino Garcia entrenatzailea fitxatu eta nabarmen egin zuen gora, Ligan laugarrena izan baitzen. 2018-19 denboraldia ona izan du, ligan laugarrena izan da berriz, Errege Kopako finala irabazi du eta Europa Leagueko finalerdietara iritsi da.

Himnoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak Pablo Sánchez Torrella Valentziako udal bandaren zuzendariari egin zion eskaria eta honek pasodoblea egin zuen. Ramón Gimeno Gilek jarri zion letra eta klubaren 75. urtebetetzean estreinatu zuten Musikaren Palaun, 1993ko irailaren 21ean.

Jantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Titularra: Kamiseta txuria eta detaile beltzak, praka beltzak eta galtzerdi zuriak detaile beltzekin.
  • Beste uniformea: Kamiseta betza, praka beltzak eta goialdean lerro zuria duten galtzerdi beltzak.
  • Hirugarrena: Kamiseta laranja, praka zuriak eta galtzerdi beltz eta laranjak.
  • Berezia: Senyerarekin hornitutako kamiseta, praka urdinak eta galtzerdiak ere bai.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1919
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1924
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1960-1994
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1994-1995
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1994-1998
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1999-tik

Etxeko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020

Kanpoko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-20 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 85
  • Denboraldiak 2. mailan: 4
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 1.a Lehen mailan (1941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02 eta 2003-04)

2019/2020 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko irailaren 4a (2019-2020 eginda)

Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE Jaume Domènech
2 Portugal ATZ Thierry Correia (Sporting CPtik utzita)
3 Katalunia ATZ Jaume Costa (Villarrealetik utzita)
4 Frantzia ATZ Eliaquim Mangala
5 Brasil ATZ Gabriel Paulista
6 Afrika Erdiko Errepublika ERD Geoffrey Kondogbia
7 Portugal AUR Gonçalo Guedes
8 Espainia ERD Carlos Soler
9 Frantzia AUR Kevin Gameiro
10 Espainia ERD Daniel Parejo
11 Errusia ERD Denis Cheryshev
12 Frantzia ATZ Mouctar Diakhaby
Zbk. Postua Jokalaria
13 Herbehereak ATE Jasper Cillessen
14 Katalunia ATZ Jose Luis Gayà
15 Espainia AUR Manu Vallejo
16 Hego Korea ERD Lee Kang-in
17 Frantzia ERD Francis Coquelin
18 Danimarka ERD Daniel Wass
19 Espainia AUR Rodrigo Moreno
20 Espainia ERD Ferran Torres
21 Italia ATZ Cristiano Piccini
22 Uruguai AUR Maxi Gómez
23 Espainia AUR Rubén Sobrino
24 Argentina ATZ Ezequiel Garay

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 14[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02, 2003-04

1941, 1949, 1954, 1967, 1979, 1999, 2008, 2019

1999

1948

Nazioarteko txapelketak: 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]

finalista 1999-00 eta 2000-01 denboraldietan.

1979-80

1980, 2004

2003-04

1961-62 ,1962-63.

1966

Lagunartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952

1967

Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Txapeldunen Liga 1999-00 Espainia Real Madril 3-0 Valencia Saint-Denis
2000-01 Alemania FC Bayern Munich 1-1 (pen:5-4) Valencia Milan
Europako Superkopa 1980 Valencia 2-2 (0-1, 2-1) Ingalaterra Nottingham Forest FC
2004 Valencia 2-1 Portugal FC Porto
Ferietako Kopa 1961-62 Valencia 7-3 (6-2, 1-1) Katalunia FC Barcelona
1962-63 Valencia 4-1 (2-1, 2-0) JugoslaviaKroazia Dinamo Zagreb
1963-64 Espainia Real Zaragoza 2-1 Valencia
Europa League 2003-04 Valencia 2-0 Frantzia Olympique de Marseille
Europako Errekopa 1979-80 Valencia 0-0 (pen 5:4) Ingalaterra Arsenal FC

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa Eur. Superkopa Mundua
1999-2000 3.a 1/16 2.a (Txapeldunen Liga)
2000-01 5.a 1/16 2.a (Txapeldunen Liga)
2001-02 1.a 1/32 2.a 1/4 (Europa League)
2002-03 5.a 1/16 1/4 (Txapeldunen Liga)
2003-04 1.a 1/4 2.a 1.a (Europa League) 1.a
2004-05 7.a 1/32 1/16 (Europa League)
2005-06 3.a 1/4
2006-07 4.a 1/8 1/4 (Txapeldunen Liga)
2007-08 10.a 1.a 2.a 1/32 (Txapeldunen Liga)
2008-09 6.a 1/4 1/16 (Europa League)
2009-10 3.a 1/8 1/4 (Europa League)
2010-11 3.a 1/8 1/8 (Txapeldunen Liga)
2011-12 3.a 1/2 1/2 (Txapeldunen Liga)
2012-13 5.a 1/4 1/8 (Txapeldunen Liga)
2013-14 8.a 1/8 1/2 (Europa League)
2014-15 4.a 1/8
2015-16 12.a 1/2 1/8 (Europa League)
2016-17 12.a 1/8
2017-18 4.a 1/2
2018-19 4.a 1.a 1/2 (Europa League)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valencia Club de Fútbol Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-20 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Eibar | Espanyol | Getafe | Granada
Leganés | Levante | Mallorca | Osasuna | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real