Valentín García Yebra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Valentín García Yebra
Valentín García Yebra.jpg
Bizitza
Jaiotza Lombillo de Los Barrios1917ko apirilaren 28a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2010eko abenduaren 13a (93 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, idazlea eta itzultzailea
Kidetza Real Academia Española
North American Academy of the Spanish Language

Valentín García Yebra (Lombillo de los Barrios, Ponferrada, Leóngo probintzia, 1917ko apirilaren 28a - Madril, 2010eko abenduaren 13a[1]) espainiar itzultzaile eta idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitatean. 1945ean, Santanderko Institutuko grezierako katedra atera zuen oposizio-azterketa bidez. Garai hartan, eskolak emateaz gainera, itzulpenak egiten hasi zen, bai testu klasikoenak bai hizkuntza bizienak ere. 1947an, Espainiako Zientzia Ikerketarako Batzorde Gorenean lan egiten hasi zen. Arbor aldizkariko zuzendari izan zen, eta Boletín de Información Documental sortu zuen. 1955eko abuztutik 1966ko irailera, Espainiako Institutu Politeknikoko zuzendaria izan zen, Tangerren. 1964an Belgikako Itzulpen Sari Nazionala irabazi zuen, Charles Moellerren Literatura del siglo XX y cristianismo obraren bertsioarengatik. 1966tik 1969ra, Calderón de la Barca institutuko zuzendari izan zen. 1971n Ibáñez Martín saria lortu zuen, Aristotelesen Metafisika obraren hiru hizkuntzatako argitalpenarengatik. 1974an, bere ekimenez, Hizkuntza Hilen eta Itzultzaileen Unibertsitate Institutua sortu zen, Madrilgo Unibertsitate Complutensen. 1982an, Espaniako Hizkuntza Akademiak Nieto López saria emateko erabakia hartu zuen aho batez, eta 1998an, Espainiako Itzulpen Sari Nazionala eman zioten bere bizitzan egindako lan guztiarengatik.

Obra nagusiak: Teoría de la traducción («Itzulpen-teoria»); En torno a la traducción. Teoría. Crítica. Historia (1983, «Itzulpenaren inguruan. Teoria. Kritika, Historia»), Traducción y estilo («Itzulpena eta estiloa»), Dante y la cultura clásica («Dante eta kultura klasikoa») eta El leonés de los Ancares («Ankaresetako leonera»).

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen-teoria eta gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Traducción y estilo, X Congreso Internacional de Lingüistas delakoan aurkeztutako txostena (1967)
  • Traducción y enriquecimiento de la lengua del traductor (1985 R.A.E./2004 Gredos). ISBN 84-249-2712-5
  • Claudicación en el uso de preposiciones (1988). ISBN 84-249-1277-2
  • En torno a la Traducción. Teoría. Crítica. Historia (1989). ISBN 84-249-0895-3
  • Traducción: Historia y Teoría (1994). ISBN 84-249-1653-0
  • Teoría y Práctica de la Traducción (2 volúmenes), (1997). ISBN 84-249-1840-1
  • Diccionario de galicismos prosódicos y morfológicos (1999). ISBN 84-249-1999-8
  • Documentación, terminología y traducción (Editorial Síntesis, S.A., 2000). ISBN 84-7738-748-6
  • El buen uso de las palabras (2009). ISBN 978-84-249-3607-5
  • Gonzalo García, Consuelo, et. al., Manual de documentación para la traducción literaria (Arco Libros, S.L.,2005). ISBN 84-7635-600-5
  • Experiencias de un traductor (2006). ISBN 84-249-2799-0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentín García Yebra Aldatu lotura Wikidatan