Valentina Zaguliaieva
| Valentina Zaguliaieva | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Muvazhi, 1937ko irailaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Izhevsk, 2025eko otsailaren 12a (87 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | errusiera udmurtera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
| Jasotako sariak | |
Valentina Aleksandrovna Zaguliaieva[1] (errusieraz: Валентина Александровна Загуляева; Muvazhi, 1937ko irailaren 2a – Izhevsk, 2025eko otsailaren 12a) sobietar eta errusiar aktore eta abeslari udmurta izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentina Zaguliaieva 1937ko irailaren 2an jaio zen Udmurtiako Muvazhi herrian, nekazari familia batean. Bere aita Bigarren Mundu Gerran hil zen, eta Valentinak kolkhoz batean lan egin zuen txikitatik. Varzi-Jattxi herriko eskolan graduatu ondoren, Udmurtiako Institutu Pedagogikoan ikasteko asmoa zuen, baina ez zuen sartzeko azterketa gainditu eta lanbide eskola batean jarraitu zituen ikasketak. Aldi berean, Izhmax kultur etxeko antzerki talde afizionatuan aritu zen[2].
1956an lanbide eskolan graduatu ondoren, Leningradeko Aleksandr Ostrovski Antzerki Institutuan ikasten hasi zen. 1961ean lizentziatuz, Udmurtiako Izhevsk hiriburura itzuli zen eta Udmurtiako Antzoki Dramatikoan hasi zen lanean[3][2].
Zaguliaievaren ibilbide profesionalaren lehen hamarkada arrakastatsua izan zen, eta 1970ean Udmurtiako Errepublika Sobietar Sozialista Autonomoko Meritu Oneko Artista izendatu zuten. Hala ere, gaztetatik abeslari izatearekin amesten baitzuen, 1971ko irailean antzokian zuen lana utzi zuen eta eta Udmurtiako Irratiko Abesbatzan hasi zen kantuan, aldi berean Izhevskeko Musika Eskola Profesionalean ikasten ari zela[2].
1984ko urtarrilean, antzerkira itzuli zen lanera. Arrakasta berdina izan zuen paper dramatikoetan, komikietan eta lirikoetan. 1985ean Pedora antzeztu zuen Лысву сямен уг тӧлӟы синкыли altzezlanean, eta Udmurtiako Kultura Sailak urteko antzezpen onena bezala aitortu zuen[2]. 2015ean, Zaguliaievak antzerkian lan egiteari utzi zion osasun-arazoengatik.
Antzerki aktore izateaz gain, filmen udmurterazko bikoizketan parte hartu zuen[4].
2025eko otsailaren 12an hil zen, 87 urte zituela[5].
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970: Udmurtiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoko Meritu Oneko Artista
- 1987: Udmurtiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoko Herri Artista
- 1997: Errusiar Federazioko Meritu Oneko Artista[3][4]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Antzezlana | Egilea | Pertsonaia | Hizkuntza |
|---|---|---|---|---|
| 1961-1971 | Striapukha | Anatoli Sofronov | Natalia | errusiera |
| Тулыс зор | Jegor Zagrebin | Tonia | udmurtera | |
| Leningradski prospekt | Isidor Xtok | Vasia | errusiera | |
| Жингрес сӥзьыл | Ignati Gavrilov | Timofeievna | udmurtera | |
| Тӧдьы юсь | Jegor Zagrebin | Onis | ||
| Na rassvete | Oskar Sandler | Petrik | errusiera | |
| Vassa Zheleznova | Maksim Gorki | Natalia | ||
| Svetit, da ne greiet | Aleksandr Ostrovski | Olia | ||
| Ой, чебер нылъёс | Stepan Xirobokov | Sonia | udmurtera | |
| Sinie dozhdi | Juri Petukhov | Serafima Ivanovna | errusiera | |
| Дуно салам | Lazar Perevostxikov | Marfa | udmurtera | |
| 1984-2015 | Йыромем тури | Aleksei Dudarev | Maria | |
| Лысву сямен уг тӧлӟы синкыли | Anatoli Grigoriev | Pedora | ||
| Атас Гири | Lukeria | |||
| Вунэтэм шундыберган | Nikvlad Samsonov | Okylna | ||
| Кезьыт ошмес | Ignati Gavrilov |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-02-12).
- ↑ a b c d (Errusieraz) Христолюбова, Людмила. (2002). «Загуляева Валентина Александровна» Удмуртские женщины. XX век : (Биографический справочник). Ижевск: Удмуртский институт истории, языка и литературы УрО РАН, 233-235 or. ISBN 5-7691-1149-6. (kontsulta data: 2025-02-12).
- ↑ a b (Errusieraz) Туганаев, Виктор. (2008). «Загуляева Валентина Александровна» Удмуртская Республика : Энциклопедия. (2. argitaraldia) Ижевск: Издательство «Удмуртия», 324 or. ISBN 978-5-7659-0486-2. (kontsulta data: 2025-02-12).
- ↑ a b (Errusieraz) Загребин, Алексей. (2012). «Загуляева Валентина Александровна» Удмуртская Республика : Культура и искусство : Энциклопедия. Ижевск: Удмуртский институт истории, языка и литературы УрО РАН, 189 or. ISBN 978-5-901304-62-4..
- ↑ (Errusieraz) «Скорбная весть» Государственный Национальный театр Удмуртской Республики (Ижевск) 2025-02-12 (kontsulta data: 2025-02-12).