Valentziako Horta
Valentziako Horta | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Valentziako probintzia |
Hiriburua | Valentzia |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°28′30″N 0°22′37″W / 39.475°N 0.377°W |
![]() | |
Demografia |
Valentziako Horta (katalanez: Horta de València; gaztelaniaz: Huerta de Valencia; euskaraz: «Valentziako Baratzea») Valentziar Herrialdeko eskualde historikoa da. Egun «Horta de València» Valentziako metropolia izendatzeko izen herrikoia da, berez, hiru eskualdetan- Horta Nord, Horta Sud eta Horta Oest- banaturik dagoena.
Turia ibaiaren azken zatiak eta haren ibarrean urak har ditzakeen eremuek eta Valentziako albuferaren inguruneak hartzen dute eremu hori. Bertan Valentziako portutik esportatzen diren arroza, barazkiak eta zitrikoak landatzen dituzte. Gaur egun, Valentzia hiriaren ingurua eta metropoli-area oso urbanizatuta eta industrializatuta daude, eta lurzoruaren nekazaritza-erabilerak bigarren mailan utzi dira.
Eskualde horrek 1,821 milioi biztanle inguru ditu guztira, hau da, Valentziako probintziako biztanleriaren % 71,9 eta Valentziako Erkidegoaren % 36,8.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horta de Valènciaren banaketa | |||
---|---|---|---|
Eskualdea | Biztanleria (2019)[1] | Azalera | Dentsitatea |
Valentzia (udalerria) | 801 545 | 134,7 km² | 5853 /km² |
Horta Oest (mendebaldea) | 359 337 | 187,6 km² | 1982 /km² |
Horta Nord (iparraldea) | 228 424 | 140,4 km² | 1627 /km² |
Horta Sud (hegoaldea) | 178 118 | 166,2 km² | 1071 /km² |
Guztira: | 1 567 118 | 631,9 km² | 2480 /km² |
Arkitektura tipikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraren berezitasuna dela eta, hainbat etxebizitza tipiko daude. Valentziako baratzeko etxebizitza nagusia alquería da, batzuk, ubideen ibilbidea aprobetxatuz ur-errota bihurtuak.
Urak har ditzakeen eta zuhaitz-landaretza urria duten eremuetan ere oso bereizgarria den beste eraikin bat da. Eraikin autoktonoa sortzen du Valentziako barracak. Bertan, bi elementu batzen dira buztina eta lastoa, eta ohikoagoa da eskualdearen hegoaldean, albuferarekin eta arroz-soroekin batera.