Valentziako metroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Infobox Public Transport.png
Metrovalencia
Isologo de Metrovalència.svg
Estació d'Alameda (Metrovalència).jpg
4327 tren unitatea Alamedako geltokian.
Datu orokorrak
Garraio mota Metro (garraiobidea), tranbia eta aldiriko tren
Zerbitzatutako eskualdeak Valentziako gune metropolitarra
Linea kopurua Metro eta aldiriko tren: 6
Tranbia: 3
Geltoki kopurua 137
Bidaiariak urteko 62.631.756 (2016)[1]
Jabea Valentziako Generalitatea
Egoitza Partida de Xirivelleta z/g, 46014; Valentzia
Web gunea www.metrovalencia.es
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 1988ko urriaren 8a FGV
1995ko maiatzaren 5a Metrovalencia
Eragilea(k) FGV
Ibilgailu kopurua 62 UTE 4300 (metro)
25 UT 3800 (tranbia)
19 UT 4200 (tranbia)
Datu teknikoak
Sarearen luzera 156,38 km
Galiboa 1m
Abiadura maximoa 80 km/h
Mapa
Mapa

Mapa metrovalencia.svg

Metrovalencia Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana (FGV) enpresa publikoak Valentzia hiriko eta bere ingurune metropolitarreko metroa eta tranbia ustiatzeko erabiltzen duen marka komertziala da.

Gaur egungo sarea Valentziako hiriarteko trenbide sarearen ondorengoa da, Trenet de Valencia (katalanez Valentziako trentxoa) izenez ezaguna, eta hiriburua hurbileko hiriguneekin lotzen zuena. Aipatutako zabalera estuko sare gehiena XIX. mendearen amaieran eraiki zen eta Societat Valenciana de Tramvies (Tranbien Valentziar Sozietatea), Companyia de Tramvies i Ferrocarrils de València (Valentziako Tranbia eta Burdinbide Konpainia) eta Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE)k ustiatu zuten.[2]

1. eta 2. lineak 1988ko urrian inauguratzearekin batera, Valentzia Espainiar Estatuko metro zerbitzudun hirugarren hiria bilakatu zen.

2006ko uztailan Valentziako metroko istripua gertatu zen, munduko metro sareen artean laugarren istripurik larriena,[3] eta Espainiako burdinbideen artean hirugarrena.[4] 43 hildako eta 47 zauritu izan ziren.[5]

Gaur egun Metrovalenciak 6 metro linea eta 3 tranbia linea ditu, eta Espainiar Estatuko metro sareen artean Madrilgo metroaren ondoren metro sarerik luzeena da, eta bidaiari kopuruari dagokionez laugarrena, Madril, Bartzelona eta Bilboko metroaren ondoren.[6]

Egungo metro sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Geltoki-buruak Mota Luzera (km) Geltokiak Bidaiariak (2016)
Línia 1 de Metrovalència.svg Bétera - Villanueva de Castellón Metro 70,24 km 40 9.341.370
Línia 2 de Metrovalència.svg Llíria - Torrent Avinguda Metro 39,75 km 33 8.454.393
Línia 3 de Metrovalència.svg Rafelbunyol - Aeroport Metro 24,69 km 27 12.355.841
Línia 4 de Metrovalència.svg Mas del Rosari/Ll. Llarga/Fira - Dr. Lluch Tranbia 15,92 km 33 6.462.817
Línia 5 de Metrovalència.svg Marítim Serreria - Aeroport Metro 12,95 km 18 9.077.796
Línia 6 de Metrovalència.svg Tossal del Rei - Marítim Serreria Tranbia 10,07 km 21 2.057.102
Línia 7 de Metrovalència.svg Marítim Serreria - Torrent Avinguda Metro 15,45 km 16 6.666.557
Línia 8 de Metrovalència.svg Marina Reial Joan Carles I - Marítim Serreria Tranbia 1,20 km 4 476.876
Línia 9 de Metrovalència.svg Alboraya-Peris Aragó - Riba-roja de Túria Metro 23,37 km 22 7.739.004
GUZTIRA 156,38 km 137 62.631.756

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]