Valinor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Valinor, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den toki bat da, bereziki Silmarillion izenburuko bere liburuan. Valarrek, Melkorren suntsipenaren ondoren, Amanen sortu zuten. Amanera, Erdialdeko Lurraldetik itsasontzian hel daiteke, baina, Eguzkiaren Bigarren Aroan gertatutako Numenorreko Ar-Pharazôn erregearen matxinadaren ondoren, Valinor eta Amaneko lurraldeak, Lurreko zirkuluetatik bananduak geratu ziren, eta, ordutik, bertara soilik Elfoak bakarrik hel zitezkeen. Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran, Elrond eta Boterearen Eraztunak eraman zituzten beste batzuk, Frodo Zorrozabal, Bilbo Zorrozabal, Galadriel elfoa eta Gandalf Istaria, Erdialdeko Lurraldetik abiatu ziren Tol Eressëan bizitzeko, Valinorretik oso gertu, geratzen zitzaien bizitza guztian.

Geografia eta bertan bizi zirenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valinor, Valar edo Ainurrak bizi diren tokia da (singularrean Vala), aingeruzko izakiak eta Iluvatar edo Eruren lehen semeak, denboraren hasieran, Ainulindalën kontatzen den bezala. Bertan bizi ziren Valarrak, Ulmo eta Melkor izan ezik, eta, euren laguntzaile nagusi ziren maiarrekin batera. Lurraren mendebaldeko muturrean zegoen, lur haiek banatzen zituen Belegaer edo Itsaso Handiaren beste aldean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]