Walkiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valkiria» orritik birbideratua)
Valkiriaren esna-aldia. Edward Robert Hughes ingeles margolariaren margolana.

Walkiriak (antzinako eskandinavieraz Valkyrja eta antzinako alemanez Walkyrien, hots, "guduan hildakoen hautatzailea") eskandinaviar mitologiako bigarren mailako jainkosa batzuk ziren. Freyja jaikosaren agindupean eta Odin jaikoaren zerbitzupean zeuden.

Walkirien betebeharra guduan hildako edo eroritako gudari bikainenak hautatu eta Valhallara eramatea zetzan, han gudari hilberriok Einherjer izakietan bilakatuz. Eginkizun hau oso garrantzitsua zen, munduaren amaierako Ragnarök edo azken guduan Odin jainkoak gudari bikain hauek bere alde borrokatzeko beharra izango baitzuen.

Walkirien bizilekua Vingólf egoitza zen, hain justu ere Valhallaren alboan kokatzen zen. Eraikin hark bostehun eta berrogei ate zituen, hauetatik hilberriak ziren gudariak sartu eta bertan jainkosek euren zauriak sendatu eta gudari hauei jainkosen edertasunez gozamena eman ohi zitzaien. Bestalde, Walkiriek gudariei edateko ezti-ura zerbitzatzen zieten.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]