Valpuestako elizbarrutia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valpuestako elizbarrutia
Dioecesis Vallipositasis
Santa Mariaren kolegiata
Kokapena
HerrialdeaAraba/Burgos
Elizako probintziaTarragona
Apezpiku hiriaValpuesta
Informazioa
Sorrera804
Desegitea1087
KatedralaSanta Mariaren kolegiata


Valpuesta (latinez: Valliposita edo Valle Conposita) antzinako Eliza Katoliko Erromatarraren elizbarrutietako bat izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko Valpuestako kartularioen arabera, Joan apezpikuak 804an eratu zuen. Hau, Iberiar Penintsulako konkista musulmana zela eta, Ocako elizbarrutia desegin eta Gaubea aldera ihes egin zuen. Elizabarrutia Tarragonako artxidiozesiko sufraganeoa zen.[1] 1087 arte iraun zuen, noiz Burgosko elizbarrutiak (egun artxidiozesia dena) bildu zuen.

Bere egoitza IX. mendeko eliza bisigotiko baten gainean eraikitako egungo Santa Mariaren kolegiatan zegoen.[2] Bertan Valpuestako kartularioak topatu zituzten non antzinako gaztelaniazko lehendabiziko hitzak dauden.[3] Hitz hauetan euskararen eragina nabarmena zen.

1969an Eliza Katolikoak elizbarrutia "berreskuratu" eta, harrezkero, apezpiku nominal izendatu ditu.

Apezpikuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joan (804)
  • Felimir (876–881)
  • Fredulf (884–890)
  • Diego I.a (900)
  • Diego II.a (929–957)
  • Martin (963–992)
  • Belasko (1008–1011)
  • Antso (1011–1022)
  • Munio I.a (1024–1037)
  • Ato (1037–1049)
  • Gartzia (1049–1052)
  • Gomez (1052–1065)
  • Munio II.a (1065–1087)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]