Edukira joan

Valtxitrango altxorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valtxitrango altxorra
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaNational Archaeological Museum, Bulgaria (en) Itzuli

Valtxitango altxorra (bulgarieraz: Вълчитрънско златно съкровище) Traziako altxor arkeologikoa da.

Altxorra bi anaiek aurkitu zuten, 1924ko abenduaren 28an, Plevenetik 22 kilometro hego-ekialdera dagoen Valtxitran herritik gertu mahastian lanean ari zirela.

Urrezko hamahiru ontzi dira, forma eta tamaina desberdinetakoak, eta 12,5 kilogramo pisatzen dute. Urreak %9,7 zilar nahasketa naturala du. Zientzialariek K.a. 1300. urtean datatu dute altxorra, traziarren garaian. Sofiako Arkeologia Museo Nazionaleko objektu garrantzitsuenetako bat da.