Van (aintzira)

Koordenatuak: 38°38′00″N 42°49′00″E / 38.633333333333°N 42.816666666667°E / 38.633333333333; 42.816666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Van aintzira» orritik birbideratua)
Van (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera1.640 m
Motasalt lake (en) Itzuli, turismo-atrakzioa, soda lake (en) Itzuli eta tectonic lake (en) Itzuli
Luzera120 km
Zabalera80 km
Azalera3.755 km²
Sakonera171 m
Bolumena607.000 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak38°38′00″N 42°49′00″E / 38.633333333333°N 42.816666666667°E / 38.633333333333; 42.816666666667
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaVan probintzia
Hidrografia
Betebidea
Erresidentzia denbora145 a
Arroaren azalera12.500 km²

Van[1] (turkieraz: Van Gölü, armenieraz: Վանա լիճ) Turkiako aintzirarik handiena da, eta herrialdearen ekialdeko muturrean dago. Sumendi jatorriko ur gaziko aintzira bat da, bere urentzako irteerarik gabe, bere emaria, inguruko mendietatik jaisten diren ibai ugarietatik jasotzen duena. 120 kilometroko luzera eta 80ko zabalera du, eta 3755 kilometro karratuko azalera hartzen du. Garaierari dagokionez, itsasoaren mailatik 1.719 metrora dago. Bere ekialdeko ertzean, Van dago Van probintzia turkiarraren hiriburua dena.

Aintzira, Pleistozeno garaiko uneren batean eratu zen, Nemrut sumendiaren laba koladek Mus lautadarako mendebalderako irteera itxi zutenean. Gaur egun lo, sumendia, aintziraren mendebaldeko ertzaren ondoan dago, eta aktibitaterik gabeko beste sumendi bat nagusi da iparraldeko zatian.

Aintzirako urak, aberatsak dira sodio karbonatoan eta lurrinketa bidez ateratako beste gatz batzuetan, garbigarri bezala erabiltzen direnak.

Aintzira, nekazal eremuez inguratuta dago, fruta-arbolez eta labore zelaiekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]