Vanessa-Mae
Vanessa-Mae | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Singapur, 1978ko urriaren 27a (45 urte) |
Herrialdea | Thailandia Erresuma Batua Singapur |
Bizilekua | Zermatt |
Hezkuntza | |
Heziketa | Francis Holland School (en) Royal College of Music Central Conservatory of Music (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea, eskiatzaile alpinoa eta musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 55 kilogramo |
Altuera | 158 zentimetro |
Genero artistikoa | technoa pop musika musika klasikoa |
Musika instrumentua | Pop, Lock & Drop It (en) |
Diskoetxea | Sony Music Virgin Records EMI Sony BMG Sony Classical |
vanessa-mae.com eta vanessamae.com | |
Vanessa-Mae Vanakorn Nicholson, Vanessa Mae bezala ezaguna (txinera tradizionalez: 陈美; pinyinez: Chén měi); (Singapur, 1978ko urriaren 27a - ) musika klasikoa jotzen duen biolinista da. Famatua egin da hainbat motatako musika nahasten dituelako, pop, jazz, techno... eta beste hainbat musika mota, musika klasikoarekin konbinatzen ditu. Nazioarteko ospea eman zion pieza “The Violin Payer” izan zen. (1994).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ama abokatua eta pianista txinatarra da, Pamela Soei Luang Tan deitutakoa. Bere aita, hoteleko enpresari thailandiarra da, Vorapong Vanakorn deitutakoa. Vanessa Maek Chen Mei Vanakorn izena zeukan jaiotze izen bezala.
Hasierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika entzun zuen lehen aldia, pianoaz aparte, Singapurreko lorategi batean izan zen. Bere gurasoak dibortziatu eta gero, 4 urte zituenean bere amarekin eta senar berriarekin Londresera bizitzera joan zen.
Kensingtonen etxean egon zenean, Grahan Nicholson izeneko gizon batek Vanessa adoptatu zuen eta bere abizena eman zion. Jaio zenetik 5 urtetara, pianoa bakarrik jotzeko gai zen, baina bere aitaordeak biolin eta dantza klasiko klaseetara apuntatu zuen. Nicholson, abokatua izateaz aparte, biolinista ere bazen, eta bere alabak biolina jotzea nahi zuen. Horrela hasi egin zen Vanessak biolina jotzen, nahiz eta eskolan biolina jotzea joko bat bezala hartu.
Francis Holland eskolan ikasi zuen eta kontzertuetan eta operetan bere gurasoekin parte hartu zuen. Bere teknika hobetzeko gurasoek Txina Zentraleko Kontserbatoriora eraman zuten, eta Pekinen biolineko klaseak jaso zituen Sr. Lin Yao Ji. irakaslearekin.
Gainera, mandarinera ikasi zuen eta lan batzuk egin zituen Londreseko eskolarako. 10 urte zituenean, gurasoek oso garestia zen biolina bat erosi zioten Giuseppe Guadagnini italiar luthierrak fabrikatutakoa, 1761an.
Beste aldetik, bere lehen kontzertua bakarlari bezala Londreseko Orkestra Filarmonikoan izan zuen hamaika urte zituenenean, Royal College of Musikeko zuzendariak bere talentua ikusita, Vanessari Félix Andrievsky irakaslearekin klaseak hartzea lortu zuen. 1991an, 12 urterekin, nazioarteko bira bat hasi zuen “London Mozart Players” taldearekin, "Mozart Bicentennial Tour" izenekoa. Horretaz aparte, 3 grabaketak egin zituen: "Violin", "Kids Classics" eta "Tchaikovsky & Beethoven violin Concertos".
Bere amak Vanessa ordezkatu zuen (1999 urteraino) manager, produktorea, pianista laguntzaile eta aholkuari bezala. 1992an, 14 urterekin, Royal College of Music-en amaitu zituen ikasketak eta bi urte geroago, 16 urterekin, EMI Music diskoetxearekin kontratu bat sinatu zuen musika klasikoa eta musika pop nahasita jotzeko.