Vanessa Angel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vanessa Angel

Bizitza
JaiotzaLondres1966ko azaroaren 10a (57 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta zinema aktorea

IMDB: nm0029502 Allocine: 29372 Allmovie: p1780
Instagram: realvanessaangel Edit the value on Wikidata

Vanessa Madeline Angel (Londres, 1966ko azaroaren 10a)[1] Ingalaterrako aktorea eta modelo izana da, Weird Science telesailean Lisaren rola betetzeagatik da ezaguna. Kingpin filmean Claudia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztea zela modeloen agente batek aurkitu zuen eta 16 urterekin Ford Models agentziarekin kontratua sinatu eta New Yorkera joan zen[2]. Vogue eta Cosmopolitan aldizkarietan agertu zen eta Diet Pepsi "neska" izan zen[3]. Vogueren kasuan neska britainiar bat azalean agertzen ez zela sei urte ziren[2]. New Yorkeko Actors Studio famatuan aktore ikasketak egin zituen[1]. 1996. urtean Rick Otto aktorearekin ezkondu zen eta alaba bat dute elkarrekin[4].

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985. urtean Spies Like Us filmean egin zuen aktore gisako lehen lana. Sobietarren misil bat zaindu behar zuen espia zen eta Dan Aykroydek egiten zuen pertsonaiarekin egiten zuen lo[5]. 1990. urtean King of New York filmean paper txiki bat bete zuen eta hurrengo urteetan telesail ezagunetako kapitulu batzutan agertu zen, Baywatch (1991, 3 kapitulu)[4], Murder, She Wrote (1993, kapitulu bat), Melrose Place (1993, 2 kapitulu)[6]. Azken honetan supermodelo ero, bisexual eta drogazalea antzeztu zuen[5].

1994. urtean famatu egingo zuen Weird Science telesailean hartu zuen parte. Izen bereko Weird Science filmak izan zuen arrakastaren ondoren sorturiko telesaila izan zen. Ordenagailu bidez sorturiko Lisa izeneko emakumezko genio baten papera egiten zuen. Bost denboraldi bete zituen telesailak, 1998 artean[7]. Bitartean 1995ean Hercules: The Legendary Journeys telesailean 3 kapitulutan Xena-ren papera egiteko aukeratu izan zen, baina gaixotu eta uko egin behar izan zion[8]. Lucy Lawlessek ordezkatu zuen[9], eta gerora Xena-ren telesaila ere egin zen. 1996. urtean Kingpin filmean Claudia-ren papera bete zuen[10].

Hurrengo urteetan hainbat filme eta telesailetan hartu zuen parte, geheinetan komedia batean neska ederraren rola betez. 2000 urtean zientzia fikziozko Stargate SG-1 telesailean Anise-Freya izan zen hiru kapitulutan[11]. 2005ean Entourage telesailean kameo bat egin zuen beraren papera eginez.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
1985 Spies Like Us Suziri errusiarreko tripulazioa
1989 Another Chance Jackie Johanson
1990 King of New York Frank White-n emakumezko bizkarzain britainiarra.
1991 Killer Instinct Deborah Walker
1993 The Cover Girl Murders Rachel
1994 Sleep with Me Marianne
1994 Cityscrapes: Los Angeles Trouble
1996 Kingpin Claudia
1998 Kissing a Fool Natasha
1999 Made Men Debra
2000 Enemies of Laughter Jennifer
2000 G-Men from Hell Gloria Lake
2001 Camouflage Cindy Davies
2001 Firetrap Beth Hooper
2004 The Perfect Score Anita Donlee
2004 Out for Blood Susan Hastings
2004 Superbabies: Baby Geniuses 2 Jean Bobbins
2005 Raging Sharks Linda Olsen
2005 The Good Humor Man Ms. Barlass
2005 Popstar Diane
2006 Monster Night Claire Ackerman
2008 Blind Ambition Autumn milestone
2009 Endless Bummer Brenda
2011 Hall Pass Missy Frankinopoulos
2011 Cougar Hunting Ursula
2013 Hansel & Gretel: Warriors of Witchcraft Ms. Keegan
2013 National Lampoon Presents: Surf Party Brenda
2015 Lockhart Lilith
2015 Talbot County Prof. Anderson
2015 Trouble Sleeping Vanessa
2016 "My Summer Prince" Queen Rosalind
2018 Behind the Walls Kathy Harper

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1988 The Equalizer Christine Hayes "Video Games"
1991 Baywatch Megan "The One That Got Away" eta "The Trophy: Parts 1 & 2" kapituluetan
1992 On the Air Koroko neska "The Lester Guy Show" kapituluan
1992 Raven Hegazkineko azafata "The Unseen Enemy" kapituluan
1992 Lady Boss Christie miniseriea
1992–1993 Reasonable Doubts Peggy Elliott detektibea ohiko aktorea
1993 Melrose Place Karen "Carpe Diem" eta "State of Need" kapituluetan
1993 Murder, She Wrote Kathryn Scofield "The Phantom Killer" kapituluan
1993 The Cover Girl Murders Rachel telefilma
1994 Time Trax Jane Hawkins "The Gravity of It All"
1994–1998 Weird Science Lisa protagonista
1997 Veronica's Closet Suzanne "Veronica's Best Buddy" eta "Veronica's a Doll" kapituluetan
2000 Partners Angel telefilmea
2000 Stargate SG-1 Anise / Freya "Upgrades", "Crossroads" eta "Divide and Conquer" kapituluetan
2002 Sabretooth Catherine Viciy telefilmea
2003 The Division Mary Turner "Body Double" kapituluan
2004 Puppet Master vs Demonic Toys Erica Sharpe telefilmea
2005 Criminal Intent Susan Grace telefilmea
2005 Entourage Vanessa Angel "I Love You Too" kapituluan
2007 Planet Raptor Dr. Anna Rogers telefilmea
2009 Saving Grace Pauline Hoover "The Heart of a Cop" kapituluan
2011 Christmas Spirit Hope telefilmea
2012 Californication Alison "The Way of the Fist" kapituluan
2014 Hello Ladies: The Movie McCadams telefilmea
2019 Crown Lake Dr. Lewis Webseriea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Vanessa Angel - Biography - Movies & TV - NYTimes.com» web.archive.org 2015-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  2. a b «Style: That year's model | Independent, The (London) | Find Articles at BNET.com» web.archive.org 2008-06-08 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  3. (Ingelesez) «Vanessa Angel Net Worth» Celebrity Net Worth 2015-04-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  4. a b (Ingelesez) «Vanessa Angel» Baywatch (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  5. a b «VANESSA ANGEL» web.archive.org 2002-12-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  6. (Ingelesez) «Vanessa Angel» Metacritic (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  7. TV.com. «Weird Science» TV.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  8. «Vanessa Angel» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  9. «BBC News | ENTERTAINMENT | Xena gets the axe» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  10. Kingpin. (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  11. (Ingelesez) «Vanessa Angel» SGCommand (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vanessa Angel Aldatu lotura Wikidatan