Vanessa Hudgens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vanessa Hudgens
Vanessa Hudgens 2, 2012.jpg
Bizitza
Izen osoa Vanessa Anne Hudgens
Jaiotza Salinas (Kalifornia)1988ko abenduaren 14a (28 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, abeslaria, modeloa, musikaria, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Genero artistikoa popa
dancea
R&B garaikidea
Musika instrumentua voicea
Diskoetxea Hollywood Records
IMDb nm1227814
http://vanessahudgensofficial.com

Vanessa Anne Hudgens (Salinas, Kalifornia, 1988ko abenduaren 14a) abeslaria, konpositorea, modeloa, aktorea eta diseinatzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vanessa Anne Hudgens 1988ko abenduaren 14an jaio zen, Salinasen, Kalifornian. Haren gurasoak Gina eta Gregory Hudgens dira. Amak arrakasta handia izan zuen bere bulego lanetan, eta aita suhiltzailea izan zen. Erlijio katolikoan hezi zuten, eta ahizpa gazteago bat du, Stella Hudgens, orobat aktorea.

Hudgenek jatorri kultural mistoa du: aita irlandarra eta indigena da, eta ama manilarra da jatorriz baina filipinar, txinatar eta espainiar arbasoak ditu. Vanessaren aiton-amona guztiak musikariak izan ziren.

Zortzi urte zituela antzoki musikal batean aurkeztu zen abeslaritzat, eta hortik aurrera produkzio lokaletan agertzen hasi zen: Carousel, The Wizard of Oz, The King and I, Music Man, eta Cinderella, besteak beste. Bi urte geroago telebistako iragarki eta antzerkietan agertzen hasi zen, eta haren familiak Los Angelesa aldatu zen bizitzera.

2006an bere lanik garrantzitsuena egin zuen, Gabriela Montes interpretatuz, High School Musicalen. Lan horregatik hainbat saritara izendatua izan zen: Teen Choice, Awards eta Emmy.

2005tik 2010era Zac Efron abeslari, modelo eta aktorearen bikote izan zen, eta 2011z geroztik Austin Butler orobat aktore, abeslari eta modeloaren bikotea da.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2003 Thirteen Noel
2004 Thunderbirds Tintin
2006 High School Musical Gabriella Montez Disney Channeleko filma
2007 High School Musical 2
2008 High School Musical 3: Senior Year
2009 Bandslam Sa5m
2011 Beastly Lindy Taylor
Sucker Punch Blondie
2012 Journey 2: The Mysterious Island Kailani
Spring Breakers Candy
2013 The Frozen Ground Cindy Paulson
Machete Kills Cereza Desdemona
Gimme Shelter Agnes "Apple" Bailey
2015 Freaks of Nature
Telebista
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2002 Still Standing Tiffany "Still Rocking" atala
Robbery Homicide Division Nicole "Had" atala
2003 The Brothers García Lindsay "New Tunes" atala
2005 Quintuplets Carmen "The Coconut Kapow" atala
2006 Drake & Josh Rebecca "Little Sibling" atala
The Suite Life of Zack & Cody Corrie 4 atal
2009 Robot Chicken Lara Lor-Van / Butterbear / Erin Esurance "Especially the Animal Keith Crofford" atala
2012 Punk'd Bera "Lucy Hale" atala
2013 Inner Circle Bera E!

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vanessa Hudgens Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.