Vanua Levu
| Vanua Levu | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Mount Nasorolevu (en) |
| Mota | uhartea |
| Luzera | 180 km |
| Zabalera | 50 km |
| Azalera | 5.587 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 16°35′S 179°11′E / 16.58°S 179.18°E |
| Honen parte da | Fiji Vanua Levu Group (en) |
| Herrialdea | |
| Division of Fiji | Northern Division |
| Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Vanua Levu Fiji uhartediko bi uharte handietako bat da, bestea Viti Levu da. Uharte bien artean herrialdearen azaleraren %90a osatzen dute. Suva hiriburua Viti Letu uhartean dago. Vanua Levu uharteak 160.000 biztanle inguru ditu 2022ko erroldaren arabera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Viti Levu uhartearen ipar-ekialdera kokaturik dago, 64 kilometroko distantziara.[1] Gutxi gora behera triangelu zorrotz baten itxura du, luzeran 180 kilometro eta zabalera 50 km. Azalera 5.587,1 km²-koa da.
Mendikate batek uhartea bitan banatzen du horizontzalki. Hainbat tontorrek 1.000 metroko altuera gainditzen dute, mendi altuena Nasorolevu mendia (1.032 m) da. Honen ondorioz uhartearen hegoaldea hezea eta euritsua da, iparraldea aldiz lehorragoa.[2]
Labasa, Wailevu eta Qawa ibaiek bat egiten dute Labasa hirian eta delta handi bat osatzen dute. Wainikio ibaia oso arriskutsua da, marrazoen erasoak izaten baitira, etaDreketi ibaia da denetan sakonena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duela 3100 urte populatu zen uhartea eta etxeak eraiki zituzten uharrien gainean.
1643an Abel Tasman herbeheretar itsasgizona izan zen uhartea iristen lehen europarra.[3] 1805 inguruan merkatariak sandalo landarea ustiatzen hasi ziren eta uharteari Sandaloaren uhartea izena eman zioten, mendeetan mantenduko zena.[1] Dena dela 1815erako sandaloa agrtu egin zen eta baleazaleez aparte inor e zen uhartera inguratu hurrengo urteetan. 1860. hamarkadan Australiatik eta Zeelanda Berritik etorritako kolonoek kokondo landaketak abiatu zituzten.[1]
1930. urtean indiarrek Labasa hiria sortu zuten eta azukre-kanabera ustiaketa zentro handi bihurtu zuten. Gaur egun uhartearen iparraldean landatzen den azukre-kanabera da Vanua Levuko jarduera ekonomiko nagusia.[4]
2012an Kirikatiko gobernuak 2.023 hektaera erosteko negoziazioak abiatu zituen Fijiko gobernuerekin, klima aldaketaren ondorioz etrokizuneko kiribatiko errefuxiatuak birkolokatzeko asmotan.[5]
2020ko abenduaren 19an Yasa zikloiak gogor jo zuen uhartea eta lau pertsona hil eta 24.000 etxeetatik kanporatuak izan ziren.[6]
Administrazioa eta demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte hiru probintziatan banaturik dago; Bua (mendebaldean), Macuata (ipar-ekialdean) eta Cakaudrove (hego-ekialdean). Hiru probintziek Fijiko iparraldeko eskualdea osatzen dute. Bi hiri nagusi dite, Labasa iparraldean eta Savusavu penintsularen oinarrian. Labasa da handiena eta merkatal-hiria da, Savusavu aldiz turismogunea da, urpekaritza eta yateak dira nagusi.
Ekomonia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarduera ekonomiko nagusiak azukre-kanabera eta kopra landaketak dira, eta turismoa ere goraka doan jarduera da.[1]
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Viti Levu eta Vanua Levu lotzen ditu Patterson Brothers konpainiako ferryak. Labasa eta Savusavu hirek aireportu bana dute.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Vanua Levuren erliebea.
-
Iparraldeko kostaldea.
-
Mendiko paisaia.
-
Savusavuko portua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) admin. (2013-08-25). «Vanua Levu: the Fijian island you need to know | International Traveller» International traveller magazine (kontsulta data: 2025-08-29).
- ↑ (Ingelesez) «Nasorolevu | mountain, Vanua Levu Island, Fiji | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2025-08-29).
- ↑ (Ingelesez) «History» Ministry of Foreign Affairs (kontsulta data: 2025-08-29).
- ↑ Journalist, Peceli Naviticoko Multimedia. «Cane farmers race against time» Fiji Broadcasting Corporation (kontsulta data: 2025-08-29).
- ↑ (Ingelesez) Chapman, Paul. (2012-03-07). «Entire nation of Kiribati to be relocated over rising sea level threat» The Telegraph (kontsulta data: 2025-08-29).
- ↑ (Ingelesez) «Fiji: Devastation caused by Cyclone Yasa compared to war zone» Al Jazeera (kontsulta data: 2025-08-29).
