Varaždin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Varaždin

Varaždin
bandera

armarria

Estatua KroaziaKroazia
Probintzia Varaždin eskualdea
Koordenatuak

46°18′N 16°20′E / 46.300°N 16.333°E / 46.300; 16.333Koordenatuak: 46°18′N 16°20′E / 46.300°N 16.333°E / 46.300; 16.333

Varaždin non dagoen adierazten duen Kroazia-ko/-go/-eko mapa
Varaždin
Garaiera 173 m
Posta kodea 42000
Biztanleria
Metropoli eremua
38.746 bizt. (2011)
47.055
http://www.varazdin.hr

Varaždin izen bereko eskualdeko hiriburua da. Kroaziaren iparraldean kokaturik dago Zagrebetik 81 kilometrotara. Hirian 38.746 biztanle bizi badira ere metropoli eremuan 47.055 dira. Eraikin barrokoengatik ezaguna da eta turismo handia erakartzen du. Drava ibaiaren ertzean kokaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bela III.a Hungariakoak 1181ean bere termen gainean (Varaždinske Toplice) egindako aipamena da hiriaren lehen aztarna. 1209an herri bihurtu eta ekonomikoki eta militarki handitzen joan zen. Turkiarren erasoetatik babesteko harresiak eraiki zituen orduan. XIII. mendean Maltako Ordeneko zaldunek (kroazieraz Ivanovci) eliza eta monastegia eraiki zuten.

1756an Francis Nadásdy Banak Varaždin aukeratu zuen bizitzeko eta hiria Kroaziako hiriburua bihurtu zen, Kroaziako Sabor (parlamentua) eta Errege Kontseilu Gorena bertan ezarri zirelarik. Erreformak eta Kontrarreformak eragin handia izan zuten eta bertara iritsi ziren jesuitek eraiki zituzten gaur egun hainbeste famatzen diren eraikin barrokoak.

Sute handi batek hiria ia erabat suntsitu zuen 1776an eta Gobernuak Zagrebera joan behar izan zuen. XIX. mendean Varaždin erabat berrizturik zegoen eta merkatal eta kulturgune garrantzitsua bihurtu zen. XX. mendean Kroaziako iparraldeko industriagune nagusia bilakatu zen. Kroaziaren independentziaren gerran kalte gutxi jasan zituen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Varaždin)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.7 1.4 5.5 10.5 15.4 18.7 20.3 19.4 15.4 10.3 5.3 0.9 10.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 41.3 40.8 50.8 66.9 78.2 94.3 95.6 90.8 85.7 74.1 79.5 59.3 857.3
Eguzki orduak 76.6 105.5 147.6 184.7 241.5 251.4 281.7 257.2 193.7 146.5 82.8 61.6 2030.8
Iturria: Croatian Meteorological and Hydrological Service[1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko eskatu dute.

  • Alde zaharra (Stari Grad): Garai bateko gaztelua da. Ertaroko arkitekturaren adibide garbia da. XIV. mendean hasi ziren eraikitzen eta XV.ean dorre borobil gotikoak gehitu zitzaizkion. Kroaziako 5 kunatako billetean agertzen da.
  • Varaždingo Udaletxea: 1523an eraiki zen eta oraindik funtzio berarekin jarraitzen du.
  • Varaždingo Katedrala: Jesuitek eraiki zuten 1647an. Aldarea XVIII. mendekoa da.
  • Varaždingo Antzoki Nazionala: Herman Helmer eta Ferdinand Fellner arkitektu vienarrek diseinatu zuten 1873an.
  • Drašković Jauregia: Kroaziako familia noble zaharrenetakoa da Drašković. XVI eta XIX mendeen artean herrialdeko politikari, armada buru eta erlijiogizon garrantzitsuak izan ziren.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Špancirfest: 10 egun irauten dituen kaleko jaialdia da. 300 ekitalditik gora egoten dira programazioan. 1999an izan zen lehenengo aldia eta ordutik urtero ospatu izan da abuztuaren bukaeran.
  • VVaraždingo arrats barrokoak (Varaždinske barokne večeri): 1971tik aurrera ospatzen den musika barrokoaren jaialdia da. Iraila eta urria artean izaten da.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NK Varaždin da herriko futbol talde nagusia. Maila gorenean ibili ez arren 1995etik hona sei aldiz izan da Kopako finalista eta ondorioz UEFA txapelketan jokatu ahal izan du.

2009an Munduko Eskubaloi Txapelketa Kroazian jokatu zen eta Varaždin izan zen partiduen egoitzetako bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Varaždin