Vardanes II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Vardanes II.a Vologeso I.aren semea izan zen, eta, denbora laburrez, Partiar Inperioko zati baten gobernaria. Bere aitaren aurka matxinatu zen 55ean, bere burura errege izendatuz. Ekbatana okupatu zuen eta bere irudia zuten txanponak egin zituen, non errege gazte bat bezala agertzen den, baina hiru urteren ondoren, 58an garaitua izan zen. Ez da berari buruz beste ezer ezagutzen.


Aurrekoa
Vologeso I.a
Partiar Inperioko Erregea
55-58
Ondorengoa
Vologeso I.a