Vassa Vinogradova
| Vassa Vinogradova | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Udmurtskoie Gondyrevo, 1909ko abuztuaren 20a (juliotar egutegia) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Izhevsk, 1992ko irailaren 21a (83 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Vassa Kirillovna Vinogradova[1], jaiotzez Kolesnikova, (errusieraz: Васса Кирилловна Виноградова (Колесникова); Udmurtskoie Gondyrevo, 1909ko irailaren 2agreg./abuztuaren 20ajul. – Izhevsk, 1992ko irailaren 21a) sobietar aktore eta abeslari udmurta izan zen, Udmurtiako lehen aktore profesionaletako bat izateagatik ezaguna[2][3][4].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1909an jaio zen Udmurtskoie Gondyrevo herrian. 1927an Izhevskera joan zen bizitzera eta han propagandistentzako sei hilabeteko ikastaroa burutu zuen. Etxeko langile gisa lan egin zuen izeba baten etxean[4] eta etxeko langileen sindikatuko kidea zen[5].
1927az geroztik tornulari lanetan hasi zen Izhevskeko lantegian. Lantegiko eta klub zentraleko antzerki- eta musika talde afizionatuetan ere jardun zuen. Aldi berean antzezpena ikasi zuen lanbide eskolan[5][2].
1931ko kontzertu batean, Kuzma Lozhkin antzerki zuzendariak eta Ignati Gavrilov inauguratu berri zen Udmurtiako Antzoki Dramatikoko zuzendari artistikoak Vinogradova antzerkian lan egitera gonbidatu zuten. Mikhail Petroven Batrak antzezlanean debutatu zuen, Kuxia pertsonaia interpretatuz. Handik gutxira antzokiko aktore nagusietako bat bihurtu zen. Bere antzezpena pertsonaien nortasun kulturala azpimarratzen zuen trebetasunagatik nabarmendu zen[5].
1936an bigarren postuan geratu zen Moskuko Piotr Ilitx Txaikovski musika lehiaketan[2]. 1939an, Gorkiko Barietateen Artisten Sindikatuen Lehiaketan parte hartu zuen, Klavdia Gavrilovarekin batera abestuz[5][4].
29 urteko jarduera eszenikoan zehar, Vassa Kirillovnak 100 paper baino gehiago bete zituen, besteak beste Natal (Зйбет зурка), Txabia (Kamit Usmanov), Anna Andreievna (Revizor) eta Polina (Vragi)[5]. Batez ere pertsonaia indartsu eta biziak antzeztu zituen[3].
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-02-14).
- 1 2 3 4 (Errusieraz) Голубкова, Татьяна; Фролова, Людмила; Кондратьева, Людмила; Павлова, Надежда. (1980). «Виноградова Васса Кирилловна» Ими гордится удмуртская земля : Деятели искусства : Библиографический указатель литературы. 3: Деятели искусства. Ижевск: РИО Госкомиздата УАССР, 39-40 or. (kontsulta data: 2025-02-14).
- 1 2 3 (Errusieraz) Мокульский, Стефан. (1961). «Виноградова, Васса Кирилловна» Театральная энциклопедия. 1. А — «Глобус». Москва: Советская энциклопедия, 962 or..
- 1 2 3 (Errusieraz) Христолюбова, Людмила. (2002). «Виноградова Васса Кирилловна» Удмуртские женщины : XX век : Биографический справочник. Ижевск: Удмуртский институт истории, языка и литературы УрО РАН, 222-224 or. ISBN 5-7691-1149-6..
- 1 2 3 4 5 6 7 8 (Errusieraz) Никонова, Е. П. (2012). «Виноградова Васса Кирилловна» in Загребин, Алексей. Удмуртская Республика : Культура и искусство : Энциклопедия. Ижевск: Удмуртский институт истории, языка и литературы УрО РАН, 105 or. ISBN 978-5-901304-62-4..
- 1 2 3 (Errusieraz) Туганаев, Виктор. (2008). «Виноградова Васса Кирилловна» Удмуртская Республика : Энциклопедия. (2. argitaraldia) Ижевск: Издательство «Удмуртия», 236 or. ISBN 978-5-7659-0486-2..