Vatersay
| Vatersay | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | uhartea |
| Azalera | 960 ha |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 56°55′50″N 7°32′22″W / 56.9306°N 7.5394°W |
| UTC ordua | UTC±00:00 |
| Honen parte da | Barra Isles (en) |
| Estatu burujabe | |
| Herrialdea | |
| Uhartedi | Kanpoko Hebridak |
| Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa Hebridetako itsasoa |
| Leku geografikoa | Kanpoko Hebridak |
Vatersay (Eskoziako gaeleraz: Bhatarsaigh) Eskoziako uharte bat da, Kanpoko Hebridak uhartedian hegoaldeko muturrean kokaturik dagoena.[1]
Vatersay (Baile Bhatarsaigh) da herri nagusia, uhartearen hegoaldean eta Caolas (An Caolas) herrixka Eskozian etengabeko populazioa duen mendebalderen dagoen tokia da. Uhartean 83 pertsona bizi dira guztira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vatersay izenak "ura duen uhartea" esan nahi du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itxura berezia du, bi tonbolo dira istmo batez lotuta daudenak. Istmoa hareazko dunek estaltzen dute eta albo bietan harea zurizko hondartzak daude.[2]
Uharteak iparraldetik hegoaldera 5 kilometro neurtzen ditu eta iparraldekoa zatiaren luzera 5,5 kilometrotakoa da, hegoaldekoa laburragoa da. Guztira 9,6 km²-ko azalera du.
1991n pasabide bat eraiki zen Vatersay eta iparraldean duen Barra uhartearen artean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burdin Arotik populatua izan da. Caolas-en broch baten hondarrak aurkitu dira, broch-a defentsarako dorre bat da. Brontze Aroko hilerri bat ere aurkitu da eta Vatersay herriaren ondoan duela 3.000 urteko cairn bat. Kostaldean dagoen Bioruaslum uhartetxoan Neolito garaiko gotorleku baten harresiak aurkitu dira.[3]
XIX. mendearen amaieran uhartearen jabeak beretzat hartu nahi izan zuen guztia eta biztanleak kanporau egin zituen. 1902 eta 1906 artean "Vatersay Raiders" izenarekin ezaguten diren aktibista batzuk erasoak egin eta lurrak eskuratu zituzten. Horretarako antzinako lege bat erabili zuen, "etxea eraiki eta sua egitea egun bakarrean lortzen duen gizonak baimena izango du lursail bat eskuratzeko".[4] Lady Cathcart lurjabeak epaitegietara jo eta gizon horiek gkartzelan sartzea lortu zuen. Gizartean protesta handiak izan ziren eta 1909an Eskoziako Barruti Kongresoak uhartea erosi zuen eta 58 partzelatan zatitu zuen.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Vatersay» Outer Hebrides (kontsulta data: 2025-08-29).
- ↑ (Ingelesez) Grant, Kimberly. (2020-04-26). «The 20 most beautiful islands to visit in Scotland» CN Traveller (kontsulta data: 2025-08-29).
- ↑ Branigan, Keith. (2007). Ancient Barra: exploring the Archaeology of the Outer Hebrides.. Comhairle nan Eilean Siar..
- ↑ a b Cameron, Ewen A.. (1997-05). «'They Will Listen to no Remonstrance': Land Raids and Land Raiders in The Scottish Highlands, 1886 To 1914» Scottish Economic & Social History 17 (1): 43–64. doi:. ISSN 0269-5030. (kontsulta data: 2025-08-29).
