Vatikanoko II. kontzilioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Vatikanoko II. kontzilio ekumenikoa Vatikano Hirian egindako Eliza Katoliko Erromatarraren elizbatzar multzoa izan zen, Eliza eguneratzeko asmoz sortua. Joan XXIII.a Aita Santuak deitu zuen 1962an, baina handik urte betera hil zenez, bere ondorengo Paulo VI.ak gidatu zuen 1965ean amaitu zen arte. Guztira lau batzar multzo egin ziren, 1962tik 1965era udazkenero.

Elizaren historiako elizbatzarrik handiena izan zen, mundu guztiko herrialde eta kultura gehienetako ordezkariak batu baitziren bertan. Gainera, Eliza Katolikotik kanpoko beste talde kristauek ere beraien begiraleak bidali zituzten.

Eliza Katolikoak XX. mendean izandako gertaera nagusitzat jotzen da, mundu modernora irekitzean baitatza. Oinarrizko hainbat gai eztabaidatu ziren, hau da, ospakizun liturgikoak, Elizak zein motako harreman izan behar zuen beste eliza kristauekin eta beste erlijioekin, gizartean izan behar zuen presentzia. Berariazko arazo teologikoak ere eztabaidatu ziren, hala nola, erlijio askatasuna eta agerkundea.

Vatikanoko II. elizbatzarreko emaitzak ElizbatzarreAktetan jasoak daude. Hala ere, erabaki ziren dokumentu nagusiak lau elizbatzar-konstituzioetan jasoak daude:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vatikanoko II. kontzilioa Aldatu lotura Wikidatan


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.