Vaupés (ibaia)
Itxura
Vaupés Vaupés (es), Uaupés (pt) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.050 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°02′03″N 67°16′50″W / 0.0342°N 67.2806°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 64.890 km² |
Arro hidrografikoa | Amazonasen arroa |
Bokalea () | Rio Negro |
Vaupés, Brasilen Uaupés deitua, Hego Amerikako ibaia da, Amazonasen arrokoa. Kolonbiako Ekialdeko Mendikatean du iturburua. Herrialde horretako Guaviare eta Vaupés departamenduak, eta Brasilgo Amazonas estatua zeharkaturik, Rio Negrora isurtzen da. 1.050 kilometro luze da[1].
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vaupésen emaria 15 urtez, 1977-1992 bitartean, neurtua izan da Uaracun (Brasil), ahoa baino 200 kilometro lehenago[2]. Drainatutako eremuak 37 088 kilometro koadroko azalera hartzen du puntu horretan, arro osoaren % 90 inguru. Urteko batez besteko emaria 2.388 m³ segundoko da. Emari handiena uztailean du (4.409 m³/s), eta txikiena otsailean (762 m³/s).
Vaupésen batez besteko emariak (m³/s), Uaracun neurtuak
Datuak: 1977 eta 1992 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rico, Eveling. 20 razones para navegar los ríos de nuestro país. radionacional.co (Noiz kontsultatua: 2016-12-21).
- ↑ Vaupés Uaracun. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2016-12-21).