Vaxholm

Koordenatuak: 59°24′16″N 18°19′55″E / 59.404321°N 18.331926°E / 59.404321; 18.331926
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vaxholm
urban area in Sweden (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaStockholmgo konderria
UpplandProbintzia
Izen ofizialaVaxholm
Geografia
Koordenatuak59°24′16″N 18°19′55″E / 59.404321°N 18.331926°E / 59.404321; 18.331926
Map
Azalera107,07 km²
Demografia
Biztanleria6.151 (2020ko abenduaren 31)
1.016 (2020)
Dentsitatea106,29 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.vaxholm.se/

Vaxholm Suediako uhartea eta udalerria da, Stockholmgo uhartedian dagoena, Stockholmgo konderrian.

Udalerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko erroldaren arabera 11.380 biztanle ditu udalerriak, hauetatik 4.857 Vaxholm herrian bertan. Udalerriak Vaxholm uharteaz gain inguruko beste 63 uhartetxo hartzen ditu, gehienak oso txikiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gustavo I.a Vasa erregea konturatu zen Vaxholm toki estrategikoa zela Stockholm hiriburuaren defentsarako eta 1549an Vaxholmeko gaztelua eraiki zuen uharte txiki batean. 1558an Per Brahe kondeari lurrak erosi eta herria ezarri zuen. 1652an merkatua egiteko baimena jaso zuen. 1800 artean aduana ere izan zen.

XIX mendean ontzigintza industria azaldu zen eta uhartea eta Stockholm lotzen zuten lurrunbidezko ontziak ezarri ziren. 1880 hamarkadan spa herria bihurtu zen eta stockholmdarren udarako egurrezko etxeak eraiki ziren.

1926an Vaxholm eta kontinentea lotzen zituen zubia eraiki zen baina 1946 arte itxaro behar izan zen autobus zerbitzua ezartzeko.

2006an militarren presentzia bukatu zen eta gaztelua museo bihurtu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]