Vedda etnia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vedda

Veddah Man.jpg


Sri Lankako vedda gizona.
Biztanleak guztira
2.500 (2002)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Sri Lanka
Hizkuntza
Sinhala, tamilera
Erlijioa
Animismoa, budismoa, hinduismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Sri Lankako tamilak

Vedda (sinhalaz: වැද්දා; tamileraz: வேடுவர் Vēṭuvar) Indiako ozeanoan dagoen Sri Lanka uharteko ekialdeko oihanetan eta mendietan bizi den etnia da.

Uharteko lehen biztanleak izan ziren veddak. Arrazaz zurien eta beltzen artekoak dira, eta nolabaiteko antza dute australiar jatorriko leinuekin: txikiak dira (1,55 m), azal ilunekoak, dolikozefaloak, betzulo-gain nabarmenak dituzte, sudur zabal zapala eta ezpain lodiak. Haietako batzuek oso molde zaharreko kultura dute, Harri Arokoa ia-ia, harpeak izaten dituzte bizitegi, eta fruituak biltzetik, ehizatik eta arrantzatik bizi dira. Haien jatorrizko hizkuntza vedda hizkuntza da, baina gaur egun hainbat veddaren lehen hizkuntza sinhala edota tamilera dira. Gaur egun srilankarrekin nahastuta bizi dira ia guztiak: 1911n, gobernuaren arabera, 5.500 inguru ziren, eta 800 baino ez srilankarrengandik bereiz bizi zirenak 1964an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]