Venda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vendako Errepublika
Riphabuliki ya Venda
1979 – 1994
Errepublika

Vendako bandera

Vendako armarria


Ereserkia

280px
Goiburua
Shumela Venḓa
Venda in South Africa.svg
Geografia
Hiriburua Thohoyandou
Ekonomia
Dirua Hegoafrikar rand
Kultura
Hizkuntza(k) Vendera, Ingelesa, Afrikaans
Historia

Venda bantustan bat izan zen, hau da, Hegoafrikako apartheid sistema arrazistaren barruan etnia bantuentzat egokituriko lurralde autonomo bat. 1979an independentzia eskuratu zuen[1]. 1994an, apartheid erregimena suntzitua izan ondoren, Hegoafrikar Errepublikan integratu zen berriro ere[2]. Bantuen Venda herria edo etniarako sortu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 7.460 km² hedadura zuen Vendako Errepublikak, eta 635.000 biztanle. Vendera, ingelesa eta afrikaans ziren hizkuntza zabalduenak.[3] Hiriburua Thohoyandou da. Populazio gehiena beltza da.

Thohoyandou, hiriburua.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patrick Mphephu (1924-1988) izan zen 1979tik 1988ra herrialde honen lehen presidentea.

1994an, Hegoafrikan berriro ere integratu zenean, biztanle asko ez zeueden ados eta, urteekin, independentziaren aldeko mugimendua antolatu da. Independentziaren aldeko nagusia Dabalorivhuwa Patriotic Front (euskaraz Dabalorivhuwa Fronte Abertzalea) da. Bereziki deigarria izan zen Unrepresented Nations and Peoples Organization (Ordezkaririk gabeko Nazio eta Herrien Erakundea) erakundean integratu zirenean, 2003ko azaroaren 14an.

Barrutiak 1991an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen urte horretan bereizi egin ziren barrutiak eta haien populazioak:[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]