Vendée

Koordenatuak: 46°40′14″N 1°25′36″W / 46.67056°N 1.42667°W / 46.67056; -1.42667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vendee» orritik birbideratua)
Vendée (85)
Frantziako departamendua
Vendée (85)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaLoirerria
PrefeturaLa Roche-sur-Yon
PrefetaPhilippe de Villiers
(UDF) web=http://www.vendee.fr/
AzpiprefeturakFontenay-le-Comte
Les Sables-d'Olonne
Barrutiak3
Kantonamenduak31
Udalerriak282
Kokapena
Koordenatuak46°40′14″N 1°25′36″W / 46.67056°N 1.42667°W / 46.67056; -1.42667
Azalera7.015,53 km²
Demografia
Biztanleria699459
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
[{{{web}}} Kontseilu Orokorraren webgunea]
Sables d'Olonne hiria.
Vendéeren mapa kartografikoa.

Vendée Frantziako departamendua da (85), Loirerria eskualdean kokatua, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean.

Mugakideak dira Loire Atlantikoa iparraldean, Maine eta Loira ipar-ekialdean, Deux-Sèvres ekialdean eta Itsas Charente hegoaldean.

Hiriburua La Roche-sur-Yon da. Beste hiri batzuk: Fontenay-le-Comte eta Les Sables-d'Olonne.

Departamenduaren barnean daude, halaber, kostaldetik hurbil dauden Yeu eta Noirmoutier uharteak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordoki zabal batek hartzen du ia departamendu osoa eta kostaldea ere zelaia da. Ipar-mendebaletik hego-ekialdera 300 metrora iristen ez diren mendialdeak ditu, baso trinkoez estalita.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia jarduera nagusiak abere hazkuntza (behi eta ardi azienda), laborantza (garia, garagarra, bazkarako landareak, loreak), arrantza (Port-Joinville), basogintza, meen ustiapena (uranioa Montagne-sur-Sèvren) eta turismoa (Sables d´Olonne, Saint-Jean-de-Monts) dira.

Vendéeko gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Vendéeko gerra»

1793. urtean Frantziako Iraultzaren kontra izan zen matxinada, erregezalea eta katolikoa. Martxoan hasi zen, indartu, eta Fontenay eta Saumur konkistatu ondoren zabaldu zen, nahiz eta matxinatuek ez zuten lortu Nantes hiria hartzea. Cholet, Le Mans eta Saveneyko hirietan garaitu zituzten. Oso borroka gogorra izan zen (dirudienez 15.000 pertsona hil zituzten Iraultzaren aldekoek), eta 1795eko maiatza arte ez ziren bakerako elkarrizketak hasi. Berriz ere izan ziren matxinadak, txikiagoak, Vendéen, 1799, 1815 eta 1832. urteetan, Luis-Filiperen monarkia konstituzionalaren aurka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]