Venera 9

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Venera 9, Sobietar Batasunak, Venera Programaren barnean, 1975eko ekainak 8an jaurti zuen espazio zunda bat da. Orbitatzaile batetaz, eta honengandik, 1975eko urriak 20an banandu zen lurreratze modulu edo lander batetaz osatuta zegoen. Lurreratze modulua, eguzkiaren zenitetik gertu lurreratu zen Artizarrean. Fluido zirkulazio sistema bat erabili zen beroa banatzeko. Sarreraren aurretik aurrehozte sistema honek, ontziaren operazioa ahalbidetu zuen lurreratu eta 53 minutuz. Venera 10a lurreratu zen tokitik 2200 kilometrora lurreratu zen.

Honako tresna eta esperimentu hauek zeramatzan:

  • 1.6 eta 2.8 μmko Infragorri espektrometroa
  • 8 eta 28 μmko infragorri erradiometroa
  • 352 μmko Ultramoreentzako fotometroa
  • 2 fotopolarimetro (335-800 nm)
  • 300-800 nmko espektrometroa
  • Lyman-αren espektrometroa H/D
  • Mapatze biestatikoko radarra
  • CM, DM irrati ezkutatzeerako
  • Triaxial Magnetometroa
  • 345-380 nmko kamera ultramorea
  • 355-445 nmko kamera
  • 6 azterle elektrostatiko
  • Modulazio ionikoko 2 tranpa
  • Energia baxuko protoien eta alfa uhinen detektagailua
  • Energia baxuko elektroien detektagailua
  • Erdieroaleen 3 kontagailu
  • Gas deskargen 2 kontagailu
  • Cherenkoven detektagailua

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako emaitzak, honako hauek izan ziren:

  • A 30 eta 40 kilometro arteko zabalera eta 30 eta 35 kilometro arteko altuera duten lainoak
  • B Osagai atmosferikoen artean, HCL, HF, Br eta I zeuden
  • D Azaleran, presio atmosferikoa, Lurreko 90 atmosferen baliokidea zen
  • E Azalerako tenperatura 485 °Ckoa zen
  • F Argi maila, udako egun lainatu batetakoaren antzerakoa
  • G Argazkietan itzalak ikusi ziren, airean, itxuraz, ez dago hautsik eta higatu gabeko 30 eta 40 zentimetro arteko harkaitz ezberdinak
  • H Zundak, 50 minutuz iraun zuen, baldintza horietan, 485ºko tenperaturan eta 90 atmosferako presioan zanpatua izan aurretik, atmosfera, amoniakoz eta azido ugariz osatua zegoelarik. Presio hori, Lurreko ozeanoetatik kilometro bat beherago dagoenaren baliokidea da.