Venetia Burney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Venetia Burney
Bizitza
Jaiotza Ingalaterra1918ko uztailaren 11
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Banstead2009ko apirilaren 30a (90 urte)
Familia
Aita Charles Fox Burney
Hezkuntza
Heziketa Downe House School
Newnham College
Jarduerak
Jarduerak maisu/maistra

Venetia Katharine Douglas Phair, (jaiotza abizena, Burney; 1918ko uztailaren 11 - 2009ko apirilaren 30a) Pluton izena lehen aldiz proposatu zuen Ingalaterrako emakumea izan zen. Izena proposatu zuen garaian 11 urte zituen eta Oxforden bizi zen, Ingalaterra. Ogibidez irakasle izan zen.

Charles Fox Burney apaizaren eta Ethel Wordsworth Burneyren alaba zen. Bere amaren aita Falconer Madan izan zen, Oxfordeko Unibertsitateko liburuzaina. Bere aitonaren anaia, Henry Madan, Fobos eta Deimos Martitzen ilargien izenak proposatu zuena izan zen.

1930eko martxoaren 14an Falconer Madan aitonak The Timesen irakurri zuen planeta berria aurkitu zutela eta aipamena egin zion Venetiari. Venetiak Pluton jainkoaren izena proposatu zuen, Antzinako Erromako Azpimunduko jainkoa, ikustezina egiteko gaitasuna zuena. Falconer Madanek Herbert Hall Turner astronomoari izena eman eta honek Lowell Behatokira bidali zuen proposamena. Clyde Tombaughek, Pluton aurkitu zuen astronomoak, izena gustoko zuen Percival Lowellen inizialak zituelako. 1930ko maiatzaren 1ean izena ofizial egin zen.