Venezuelako geografia
![]() | |
Venezuelako mapa topografikoa. | |
Azalera' | |
Osoa | 912.050 km² |
Lehorra | 882.050 km² |
Ura | 30.000 km² |
Latitudea | 8°0'N |
Longitudea | 66°0'W |
Mugak | |
Brasil | 2.200 km |
Guyana | 743 km |
Kolonbia | 2.050 km |
Itsas erreklamazioak | |
Ondoko eremua | 15 itsas milia |
Ekonomia-eremu esklusiboa | 200 itsas milia |
Jurisdikziopeko urak | 12 itsas milia |
Muturreko garaierak' | |
Puntu beherena | 0 m (Karibe itsasoan) |
Puntu gorena | 5.007 m (Pico Bolívar) |
Venezuela Hego Amerikako ipar-ekialdean dago. Iparraldean Karibe itsasoarekin du muga, ekialdean Guyanarekin, hegoaldean Kolonbia eta Brasilekin eta mendebaldean Kolonbiarekin. 912.050 km²-ko azalera du.
Eskualde naturalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru alderdi nagusi bereiz daitezke Venezuelako lurraldean:
- Iparraldeko mendiguneak
- Venezuelako Andeak. Ande mendien Ekialdeko mendikatearen zati dira eta bi adar nagusitan banaturik daude. Batetik Serranía del Perijá dago (Mana Tara, 3.370 m), Kolonbiarekin ipar-mendebaldeko muga egiten duena. Bestetik Cordillera de Mérida dago, herrialdeko mendirik garaiena duena: Bolivar mendia (5.007 m)[1]. Bi mendilerro horien artean Maracaiboko aintzira dago (50.000 km²), hondoan munduko petrolio-hobi handienetakoa duena. Ande mendien iparraldean hedatzen diren Lara eta Falcon estatuek beste era bateko egitura dute, mendi apalez (Socopo, 1.604 m) eta ibarrez osatuak.
- Kostaldeko mendilerroa. Andeen 700 kmko luzapena da. Bi mendilerro paraleloz osatua da, eta bien arteko sakanean Valenciako aintzira (364 km²) eta herrialdeko hiri nagusietako batzuk daude.
- Los Llanos sakana
Orinoko ibaiaren (2.063 km) arroko lautada alubial zabala da, Venezuelako azalera osoaren ia heren bat hartzen duena. Iparraldean Andeekin muga egiten du, hegoaldean Orinocorekin eta ekialdean Ozeano Atlantikoarekin (Orinokoren delta) mendi gazteak. Orinoco ibaiak eta Andeetatik iristen zaizkion adarrek ureztatzen dute.
Orinocoren hegoaldean hedatzen den egitura orografiko zaharra da. Ibai horren eskuinaldeko adarren higadurak agerian utzi ditu granitozko haitz handiak, tepui deituak, gainaldeko sabanako zelaian nabarmentzen direnak (Auyan-Tepui, 2.500 m). Guyanako Curipira, Parima eta Pacaraimako mendikateek Orinoko eta Amazonas ibaien banalerroa eratzen dute, eta Venezuelaren eta Brasilen arteko muga egiten. Pacaraimako mendikateko Roraima mendia da alderdi horretako gailurra (2.810 m).
Venezuela itsasaldea 2.813 km inguru luze da. Hautsia da eta, handik hurbil, Venezuelaren mendean dauden uharteen artean, Margarita uhartea da handiena (920 km²). Bestalde, gaur egun Guyana estatuaren mendean dagoen zati handi bat, Esekibar Guyana hain zuzen ere, beretzat eskatzen du Venezuelak.
Hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Venezuelak bi isurialde nagusi ditu: Karibe itsasokoa eta Ozeano Atlantikokoa[2]. Karibeko isurialdeko ibaiak (Unare, Yaracuy, Tocuyo, Neverí, Aroa, Manzanare) motzak eta emari irregularrekoak dira. Salbuespena Kolonbian sortu eta Maracaiboko aintziran isurtzen den Catatumbo ibaia da. Atlantikoko isurialdean Orinocoren arroa nabarmentzen da, herrialdeko uraren 4/5 jasotzen duena. 2.140 kmko luzeran Los Llanosko (Meta, Arauca, Cinaruco eta Apure) eta Guyanako ibaiek (Ventuari, Cuchivero, Suapure, Aro, Caura eta Caroní) elikatzen dute[2]. Casiquiare ibaiak Orinoco eta Amazonasen arroak lotzen ditu.
Herrialdean bi aintzira handi daude: Maracaiboko aintzira mendebaldean, Karibe itsasora irekitzen dena, eta Valenciako aintzira, endorreikoa, iparraldean.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima ekuatoriala du hegoaldean eta tropikala erdialdean eta iparraldean. Hegoaldean euri asko izaten da urte osoan, eta baso tropikalak estaltzen du lurraldearen parte hori. Los Llanosen ez da euririk abendutik apirilera, eta sabanako landaredia hazten da, zuhaitzak ibaietako ertz hezeetan baino ez baitira izaten. Iparraldean mendiek zerikusi handia dute klimaren gorabeheretan, ez baitiote haizeari sartzen uzten. Hala, iparraldeko behealdeko lurrak oso beroak eta lehorrak dira. Hori dela eta, jende gehiena 1.000-2.000 m arteko altitudean bizi da. Euri-sasoian (ekaina-azaroa) ibaiek gainezka egiten dute, eta lurraldeko behealdeak urpean geratzen dira.
Datu orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena: Hego Amerikako ipar-ekialdean, ekuatoreak zeharkaturik. Karibe itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren ertzean, Kolonbia, Guyana eta Brasilen artean.
Koordenatu geografikoak:
Azalera:
- osoa: 912.050 km²
- lehorra: 30.000 km²
- ura: 100.210 km²
Herrialdearen mugak:
denetara: 4.993 km
Erresuma mugakideak:
Itsasbazterra: 2.800 km
Lurraldea: Andeak eta Maracaiboko herbehereak ipar-mendebaldean; Llanos erdialdean (llanos); Guyanako mendigunea hego-ekialdean.
Muturreko garaierak:
- puntu beherena: Karibe itsasoa, 0 m
- puntu gorena: Pico Bolívar, 5.775 m
Baliabide naturalak: petrolioa, gas naturala, burdina, urrea, bauxita, beste mineral batzuk, hidroelektrizitatea, diamanteak.
Lurren erabilera: (2001)
- lur landuak: %2,95
- labore iraunkorrak: %0,92
- beste: %96,13
Lur ureztatua: (1998) 540 km²
Arrisku naturalak: Uholdeak; luiziak; harri jauziak; aldian behingo lehorteak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/03/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Los Andes Venezolanos Venezuelatuya.com
- ↑ a b Information about Venezuela: Geography Venezuela-us.org
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) CIA World Fact Book, 2004/Venezuela Wikisource.org