Venice (Los Angeles)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Venice (Los Angeles)
 Ameriketako Estatu Batuak
Beach bikepath in the Venice Beach park, California.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Estatua  Kalifornia
Kaliforniako konderri Los Angeles konderria
Charter city Los Angeles
Posta kodea 90291
Geografia
Koordenatuak 33° 59′ 27″ N, 118° 27′ 33″ W / 33.99083°N,118.45917°W / 33.99083; -118.45917Koordenatuak: 33° 59′ 27″ N, 118° 27′ 33″ W / 33.99083°N,118.45917°W / 33.99083; -118.45917
Venice (Los Angeles) hemen kokatua: Ameriketako Estatu Batuak
Venice (Los Angeles)
Venice (Los Angeles)
Venice (Los Angeles) (Ameriketako Estatu Batuak)
Boundary map of Venice neighborhood in Los Angeles, California.png
Azalera 8.028963 km²
Mugakideak Mar Vista
Demografia
Biztanleria 40.885 bizt. (2008)
Dentsitatea 5.092,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1905
http://www.laparks.org/venice

Venice, AEBetako Los Angeles hiriko barruti bat da, Kalifornia estatuan. Bere kanal eta hondartzengatik ospetsua izan arren, bertako nahiko giro bohemioa duen etxebizitza gunea eta itsas aurreko 4 kilometro luzeko pasealeku koloretsuarengatik ere ezaguna da.

Barrutia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905ean Abbot Kinney tabako enpresaburu aberatsak "Venice of America" ("Amerikako Venezia") izenaz sortu zuen, garaiko Los Angeles hiritik 25 kilometro mendebaldera, kostaldeko hondartza aisialdi-leku izateko.

Gaur egun Venice hiriko gune bizi eta eklektikoenetako bat da. Autoak nagusi diren hirian ez ohikoa den arren, Venice oinezkoentzako gunea da, eta etxebizitza askok beren atari eta sarrera nagusiak oinezko kaleetan dituzte, gainera zenbakiz adieraziak daude. Autoen sarbideak kalexken aldean daude, etxebizitzen atzealdean. Halere, gainerako hirian bezala, Venice bere trafiko pilaketengatik ezaguna da. Hurbileneko bidesaririk gabeko autobidetik 2 miliatara dago, eta bere kale estuz osaturiko sarea ez zen gaur egungo trafikoaren beharrak asetzeko egina izan.

Venice Beach[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venice Beach edota Venice Hondartza deritzon guneak hondartzaren pareko pasealekua, Muscle Beach pasealekua, saskibaloi eta hondartzako boleibol y jokalekuak, Skate Dancing plaza, bidegorriak eta beren helbideak atarietan zenbakiz adieraziak dituzten denda era etxebizitzak barne hartzen ditu.

Barruti eklektikoa izateagatik ezaguna da, baita kontrakulturaren aldeko giro izateagatik ere.

Film eta telesail askoren eszenen kokalekua izan da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Venice (Los Angeles) Aldatu lotura Wikidatan