Vera Cruzeko eliza (O Carballiño)

Koordenatuak: 42°25′53″N 8°04′30″W / 42.43133°N 8.07504°W / 42.43133; -8.07504
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vera Cruzeko eliza (O Carballiño)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaOurenseko probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaO Carballiño
Koordenatuak42°25′53″N 8°04′30″W / 42.43133°N 8.07504°W / 42.43133; -8.07504
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaBenetako Gurutzea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Ourense (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAntonio Palacios Ramilo (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-51-0009048
Elizaren kanpoko irudia.

Vera Cruzeko eliza (Benetako Gurutzearen eliza) Ourenseko probintzian dagoen O Carballiño herrian dagoen XX. mendeko eliza katoliko ezaguna da. Antonio Palacios Ramilo (1874-1945) arkitektoaren bukatu gabeko obra izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina altxatzeko herritarrek bildu zuten, batez ere Luciano Evaristo Vaamonde da Cortiña parrokoaren eraginez. Lanen hasiera 1943ko ekainaren 25a izan zen eta bukatzeko hamalau urte behar izan ziren. Tartean arkitekto nagusia hil zen eta horrek amaiera atzeratu zuen. Estilo aldetik zaila da sailkatzeko; nahiz eta eraikin garaikidea izan Erdi Aroko apaingarriak eta elementuak dira nagusi; zentzu horretan estilo historizistan kokatu beharko genuke. San Ziprianori eskainita dago. Nahiz eta dorrea bukatu gabe egon, eliza 1952ko irailaren 17an ireki zen. Lanak 1957an amaitu ziren.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorreak 52 metro ditu; itxita dago zeren eta ez baita segurua. Elizaren zabalera 1080 m²koa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vera Cruzeko eliza (O Carballiño) Aldatu lotura Wikidatan