Vercors de Barraquand zaldi
Vercors de Barraquand zaldi | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Egoera FAOren arabera | critical-maintained (en) ![]() |
Vercors de Barraquand zaldia Frantziako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da, nahiz eta 150 cm-ko mugan egon.
Jatorria Vercors mendimultzoan dago, Alpetatik gertu. Bertako zenbait elkarte-erlijiosoek abelburu bakar batzuen artean aspaldidanik egindako aukeraketaren ondorioa da, Léoncel abade-etxean bereziki.
Arrazaren izena Barraquand familiatik datorkio. XIX. mende bukaeratik 1950eko hamarkadara arte bere hazkuntza garatu zuena, transhumantziaren praktikari esker.
Arraza galdutzat emana izan zen 1963. urtean Barraquandarren jatorrizko hazkuntzaren porrotaren eta haien lurren zati baten salmentaren ondoren. Hala ere 1990eko hamarkadaz geroztik, tokiko hainbat abeltzain eta erakunderen ekimenez, bereziki Barraquand familiaren, Vercors Eskualdeko Natur Parkearen zein Haras national d'Annecy erakundearen ekimenaren ezker araza berreskuratzen ari da.