Verdungo Hitzarmena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau hitzarmenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Verdun».
Karolingiar Inperioaren banaketa Verdungo Hitzarmenaren arabera.

Verdungo Hitzarmena Luis Errukitsuaren hiru semeek sinatutako ituna izan zen, Karolingiar Inperioaren ondorengotza eskuratzeagatik haien artean izan ziren gerren amaiera ekarri zuena. 843ko abuztuaren 10ean izenpetutako hitzarmen honek inperioaren zatiketa ekarri zuen, nahiz eta izenez batasuna gorde zuen: Lotario I.ak enperadore titulua eta Erdialdeko Frantzia eskuratu zituen, Karlos Burusoilak Frantziako parte handi bat eta Hispaniako Marka, eta Luis Germaniarrak Erdialdeko Frantziatik ekialdera zeuden Germaniako lurraldeak[1].

Karolingiar Inperioaren gainbeheraren hasieratzat hartua izan arren, frankoen ohiturei eutsi zien. Izan ere, frankoen artean jaraunspena partekatzea ohikoa zen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil baino lehen, 817an, Luis Errukitsua enperadoreak Ordinatio Imperii promulgatu zuen; ediktu horren bidez, frankoen usadio zaharra lurraldea semeen artean banatzea bazen ere, Lotario seme zaharrena izendatu zuen inperioaren oinordeko bakar. Berehala liskarrak piztu ziren Luisen semeen artean (Pepin 838an hil zen, aita baino lehen). Enperadorearen heriotzaren ondoan (840), Lotariok hiru eskualdeen gaineko nagusigoa aldarrikatu zuen, eta beste bi anaiek, Karlos Burusoilak eta Luis Germaniarrak, haren kontrako gerra hasi zuten. Pepin II.a Akitaniakoak, berriz, Lotario osabarekin bat egin zuen[2]. Fontenayko batailan, 841eko ekainaren 25ean, Luis eta Karlosen indarrek Lotario azpiratu zuten; 842an, beren arteko ituna berretsi zuten, Estrasburgoko Zinaren bitartez. Azkenik, 843ko abuztuan, hiru anaiek Verdungo Hitzarmena sinatu zuten.

Verdungo Hitzarmenaren bidez, anaia bakoitzak inperioaren zati bana jaso zuen:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Verdungo Hitzarmena Aldatu lotura Wikidatan