Edukira joan

Veronica persica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Veronica persica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
LeinuaVeroniceae
GeneroaVeronica
Espeziea Veronica persica

Veronica persica Plantaginaceae familiako loredun landare espezie bat da. Jatorriz Eurasiakoa da baina dagoeneko munduk guztian hedaturik dago, Ipar Amerikan, Ekialde Urrunean eta baita Australian eta Zeelanda Berrian ere.

Jean Louis Marie Poiret frantziar botaniariak deskribatu zuen Zientziarako 1808. urtean.[1]

Sinonimo bat du: Veronica tournefortii.[1]

Zurtoin adarkatuak eta oso iletsuak ditu, 10-50 cm arteko altuera hartzen dutenak.[1]

Hosto borobiltsuak eta ertz horzkatudunak ditu, hauek ere iletsuak dira. Txandakatuta kokatzen dira zurtoinean zehar. 8 mm-ko txortena dute eta 6-35 x 5-25 mm neurtzen dute.[1]

Zurtoinen amaieran loreak multzoka azaltzen dira, 10-30 ale inguru. Loreak txikiak dira, 8-14 diametroa dute. Lau petalo urdinek osatzen dute, barnealdean zuriak dira. Bi lorezil tente ditu, loreak begiak dituen itxura emanez[1]

Fruitua 4-6 x 6-10 mm-ko kapsula bat da.[1]

Landetan eta soropiletan hazten da landarea. Baldintza hezeak nahiago ditu eta ondo hazten da tupadun lurzoruetan.[2]

Urteroko landarea da eta urte guztian zehar loratzen da.[1]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Mahomet Allum afganistandar herbologoak Australian arazo kardiakoak zituzten gaixoak tratatzeko erabili izan zuen XX. mendearen erdialdera. Beste erabilera batzuk ere izan ditu, sugeen pozoinaren aurka, odoljarioetarako, artritis erreumatoiderako, asmarako eta igurikatzaile gisa.[3]

Veronica generoko beste espezie batzuk (V. exalta, V. incana, V. gentianoides, V. longifolia, V. perfoliata, eta V. spicata)[4] lorategietan erabiltzen badira ere, espezie honek ez du balio handirik. Dena dela oso ohikoa izaten da belar artean zabalduta ikustea.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Veronica persica Poir.» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-03-09).
  2. «Bird's Eye Speedwell (Veronica persica)» www.illinoiswildflowers.info (kontsulta data: 2025-03-09).
  3. (Ingelesez) Salehi, Bahare; Shivaprasad Shetty, Mangalpady; V. Anil Kumar, Nanjangud; Živković, Jelena; Calina, Daniela; Oana Docea, Anca; Emamzadeh-Yazdi, Simin; Sibel Kılıç, Ceyda et al.. (2019-01). «Veronica Plants—Drifting from Farm to Traditional Healing, Food Application, and Phytopharmacology» Molecules 24 (13): 2454.  doi:10.3390/molecules24132454. ISSN 1420-3049. (kontsulta data: 2025-03-09).
  4. Thomas, G. S.. (1992). Perennial Garden Plants or the Modern Florilegium. J. M. Dent and Sons, London.
  5. «USDA Plants Database» plants.usda.gov (kontsulta data: 2025-03-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]