Versus populum

Versus populum ("herriarengana zuzenduta" latinez), meza ospatzeko jarera liturgikoa da, zeinean apaiza eliztarrei begira jartzen den, aldare-mahaiaren alde batetik.
Kontrako jarrerari ad orientem esaten zaio da (literalki, "ekialderantz" – nahiz eta ez luteralki hala izan) edo ad apsidem ("absiderantz" – baita aldarea elizaren absidearekin lotuta ez badago edo eliza edo kaperak absiderik ez badu ere). Forma hau meza tridentinoaren tipikoa izan da mendeetan liturgia katolikoan, non apaizak bizkarra ematen zien eliztarrei.[1]
Praktikan, Vatikanoko II. kontzilioaren ondoren, apaiza herriari bizkarra itzultzera behartzen zuten aldareak gehienetan paretatik aldendu dira, edo altzari beraren parte baziren, eliztarrengandik gertuago zegoen aldare independente berri bat eraiki izan da, aldare-mahai edo versus populum aldarea. Euskal Herrian 20. mendetik ezagutzen diren elizetan, era honetako aldareak dira nagusi.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Celebrando la Misa Ad orientem, Ad Deum y Versus Populum – The Roman Catholic Diocese of Gallup. (kontsulta data: 2025-01-02).